Samatze Biduze eta Uhaitz Batuak ibaien artean dago, eta biek Aturri ibaian isurtzen dituzte urak, udalerriko lurretan, leku desberdinetan bada ere. Hastingaren ondoan, ibai horiek inguratzen duten muino batean dago, baina Samatze Euskal Herriaren zati da, eta Hastinga, berriz, Gaskoiniarena. Horregatik, Samatze iparralderago dagoen euskal udalerria da, Bokale baino apur bat gorago. Beste berezitasun bat herrialdearen barruan duen kokapen geografikoa da, Nafarroa Beherekoa baita, baina Lapurdiko lurraldeak erabat inguratzen du (batez ere Gixunek), eta hori Urduñarekin bakarrik gertatzen da Bizkaian (Arabaz inguratuta).
Bertako biztanleak samaztarrak dira.
Izena
Samatze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Sames (1125)
Sames (1340)
Saymes (1463)
Zamatze (1840)
Sames (1863)
Samatze (1892)
Samatze (1961)
Samatze (1979)
Samatze (2003)
Etimologia
Nahiz eta autore batek ere ez duen lortu etimologia argirik aipatzea, euskaraz "samats" hitza dago, lastoz edo ihiz mugatutako etxaldeko patio bati erreferentzia egiten diona. Gaskoiz ez dago horrelako hitzik.
XIX. mendean zehar 800-900 biztanle inguru izan zituen Samatzek, baina XX. mendea hastean populazioa galtzen hasi zen, eta mende bukaerarako 400 baino gutxiago ziren. Hala ere, XXI. mendearen hasierako urteetan joera aldatu eta gorako bidea hartu zuen biztanleriak, eta 2010eko hamarkadan 600 lagunen maila gainditu zuen Samatzek.
Samaztar gehienak lehen sektoretik bizi dira. Horrez gain, Lames de Sames tailerrean euskal nabal tipikoak ekoizten dituzte, eta Sametzeko lakuan ur parke bat dago, turismoa ere herriaren ekonomiaren parte izanik.
Kultura
Agaramont eskualdeko bertze herrietan bezala, bertako hizkuntza gaskoiera da, euskara aro modernoan mintzatzeari utzi baitzioten Gaskoiniarrek lurraldean eragindako influentziarengatik. Hala ere, Frantzia osoan bezala hizkuntza ofizial bakarra eta erabiliena Frantsesa da.