Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; ibarra gaitzat duena beste hau da: «Aldudeko ibarra »
Aldude Nafarroa Beherea , Euskal Herria Esnazu herriko Jasokuntzaren eliza eta pilotalekua
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Eskualdea Baigorri-Ortzaize Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala AldudeAuzapeza(2020-2026) Martin Suquilbide (independente ) Posta kodea 64430
INSEE kodea 64016
Herritarra aldudar Koordenatuak 43°05′46″N 1°25′33″W / 43.0961°N 1.4258°W / 43.0961; -1.4258 Azalera 23,27 km2 Garaiera 345-1000 metro Distantzia 25,9 km (Donibane Garazitik ) Biztanleria 380 (2018: 6) Dentsitatea 13,79 biztanle/km² Zahartzea[ 1] % 20,43 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 18,83 Jarduera[ 1] % 79,49 (2011) Desberdintasuna[ 1] % 1,11 (2011) Langabezia[ 1] % 2,78 (2013) Euskaldunak % 52,78 (2010) Erabilera % 20,55 (2011) Sorrera XVI. mendea
Aldude [ 2] [ a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 25,9 kilometrora. Altuera 345 eta 1 000 metro artekoa da, eta 23,27 km²-ko azalera hartzen du. 2018 . urtean 327 biztanle zituen.
Bertako biztanleak aldudarrak dira.
Aldudeko ibarreko hiriburua da.
Izena
Aldude beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Alduide (1193)[ 5]
Montes de Alduides (1237)[ 6]
Aldude (1353)[ 6]
Alduyde (1374, 1381, 1392)[ 5] [ 6]
Alduide (1614, Nafarroako Kontuen Ganberako tituluak)[ 7]
Les Aldudes (1863)[ 8]
Etimologia
Aldude izena Aldubide izenaren uzkurduratik datorrela pentsa daiteke. Aldu (garai batean "altu" izendatzeko tokiko hitza zena) eta bide hitzen elkarketak osatzen dutela pentsa daiteke.[ 9]
Beste toponimoak
Ahuntzarita "ahuntzen arrokaren lekua" esalditik dator.
Elokadi Baztanekiko mugan dagoen txoko bat da, 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoak aipatzen duena.[ 8]
Eznaratzu aurreko toponimotik dator Esnazu , 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoan Eznazu bezala jaso zena eta Cassiniren mapan Esnaratsu . ez- a es- aldaketa "esne" hitzarekin asimilatzearen ondorio da.
Geografia
Aldude Aldudeko ibarran dago.
Mugakideak
Ingurune naturala
Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik udalerria, mendi garaiez inguraturik: Adi (1 459 m) eta Iturrunburu (1 291 m) aipagarrienak izanik.
Urepele eta Bankarekin batera Kintoa osatzen du, Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak elkarrekin dituzten larreak .
Klima
Datu klimatikoak (Banka , 1981-2010)
Hila
Urt
Ots
Mar
Api
Mai
Eka
Uzt
Abu
Ira
Urr
Aza
Abe
Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
22.3
29.0
33.0
35.0
36.5
41.1
40.9
42.6
37.5
35.0
28.0
24.0
42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
11.0
12.3
15.3
16.9
20.8
23.9
25.9
26.1
23.7
19.4
14.1
11.5
18.4
Batez besteko tenperatura (ºC)
6.9
7.6
10.0
11.5
15.1
18.1
20.1
20.3
17.7
14.5
9.9
7.6
13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
2.8
3.0
4.7
6.1
9.3
12.3
14.3
14.5
11.8
9.5
5.7
3.8
8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
-12.6
-13.0
-8.5
-2.5
1.0
3.0
6.2
3.5
1.0
-1.5
-7.7
-9.7
-13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)
187.6
159.5
158.6
181.2
131.5
84.4
74.9
84.4
115.3
152.9
212.5
201.6
1744.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)
99.0
109.0
109.5
95.7
97.0
69.0
86.7
85.2
81.0
99.0
96.5
130.1
130.1
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[ 10]
Auzoak
Historia
1374 . urteko Nafarroako artxiboko dokumentu batean agertzen da, Alduyde izenarekin. Populazio finkorik gabeko artzaintza-eremutzat hartzen zen. Aldudeko artzainek, hasiera batean, etxolak altxatzeko eta baratze txiki bat lantzeko eskubidea zuten, baina ez ziren euren lurren jabeak, antzinako araudien arabera, banaezintzat hartzen baitziren. Egungo komunitatearen kokalekua Jourmendi izeneko leku baten gainean gertatu zen.[ 6]
Populazio handiena XVII . eta XVIII . mendeetan izan zen, Baigorriko ibarretik etorritako artzain eta ezkonberri bikoteekin. Jende horiek aurre egin behar izan zioten etxe eraiki berriak aldian behin eraistera bultzatzen zituzten haraneko agintarien aurkakotasunari. 1765ean Aldudeko biztanleek bost sindiko izendatu zituzten beren arazoez ardura zitezen Baigorriri men egin gabe.
Frantziako Iraultzaren bezperan, Aldudeko ibarreko Batzarrean onartua da. Hala ere, Iraultzaren garaian bakarrik ezarri zen udalerri independentean. 1794ko ekainaren 3an , Konbentzioaren Gerrako Aldudeko guduaren ondorioz herria guztiz erre zuten.[ 11] 1814an Arthur Wellesley Wellingtongo Dukearen tropek eskualdea inbaditu eta herria erre zuten. 1856tik 1863ra Pirinioen mendebaldean Iruñe eta Baiona arteko burdinbidea Alduden barrena igarotzeko egitasmo bat izan zen, azkenean Irun -Hendaiatik gauzatua.
Duela gutxi arte, Bailea , Perkainenea eta Filipeinea izeneko hiru etxe franko egon ziren, non Frantziako agintariek ez zuten jurisdikziorik. Desertoreen ohiko asilo-lekua ziren. Gauza bera gertatzen zen Esnazu herriko Malsoinea izeneko etxean.
Demografia
1793
1800
1806
1821
1831
1836
1841
1846
1851
1856
1861
1866
1872
1876
1881
1886
1891
1896
1901
-
1 320
1 675
2 187
2 329
2 391
2 832
2 885
2 824
2 760
1 328
1 226
1 195
1 179
1 197
1 261
1 196
1 152
1 077
1906
1911
1921
1926
1931
1936
1946
1954
1962
1968
1975
1982
1990
1999
2006
2007
2008
2013
2018
1 042
1 008
961
976
984
960
930
851
807
718
586
483
433
395
378
376
373
321
327
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Auzapezak
Hasiera
Amaiera
Auzapeza
Alderdia
1808
Jean Ardantz
1815
Jean Uhide
1816
Martin Arrambide
1829
Charles Schmarzow
1831
Salvat Larre
1833
Mathieu Barcelona
Jean Arambel
1839
Charles Schmarzow
1848
Pierre Mocoçain
1860
Alfred Saurel
1862
Étienne Ritou
Jean Bergougnan
1871
Étienne Ritou
1885
1898
Jean Chabagno
1995
2014
Peio Setoain
2014
2020
Jean-Michel Dendarieta
2020
karguan
Martin Suquilbide
falta diren datuak osatu egin behar dira
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Aldude Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[ 12]
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[ 13]
Euskara
Leon Arambel[ 14] : Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa[ 15] [ 16] Luis Luziano Bonapartek , 1869an , Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[ 17]
Koldo Zuazok , 2010ean , Aldudek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[ 18]
Ondasun nabarmenak
Hedabideak
Aldudar ospetsuak
Juan Martin Inda Perkain (1754 -1834 ), pilotaria. (Nafarroa Garaiko Aurizberrin sortu zen).
Bernard Delhom (1885 -1996 ), luzaroenik bizi izan den Euskal Herriko gizona.
Joanes Harriet (1899 -1972 ), bertsolaria.
Suzanne Rose Elosu (1901 -1980 ), mediku eta politikaria. Baionako lehen hautetsi emaztea.
Jean-Baptiste Urrutia (1901-1979 ), apezpiku-misiolaria.
Andre Ospital (1915 -1987 ), idazlea.
Ernest Bidegain (1922 -), idazlea.
Piarre Erramuzpe (1927 -), bertsolaria.
Gabi Etxebarne (1932 -), serora, ekintzaile, idazle eta feminista.
Mixel Itzaina (1933 -), idazlea.
Herri senidetuak
Aldude ondorengo herriekin senidetuta dago:
Irudiak
Oharrak
↑ /alðuðe/ ahoskatua (laguntza )
Erreferentziak
↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza .
↑ Euskaltzaindia . 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9 . PMC 466662204 . (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ Gran Enciclopedia de Navarra | ALDUIDES. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ a b Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4 . PMC 72757865 . (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ a b c d «Aldude» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
↑ a b (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ 1907-2000., Nègre, Ernest,. (1998). Toponymie générale de la France.. Droz PMC 467131108 . (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24) .
↑ AL Harmonville. Dictionnaire des dates, des faits, des lieux et des hommes historiques. I .
↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22) .
↑ «Arambel, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16) .
↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16) .
↑ «Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16) .
↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés , 1863 .
↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos . Alberdania, 2010.
↑ Iguxkagerrea: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
↑ Joalginenborda: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
↑ Menementa: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
↑ Jasokundeko kapera: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
↑ Esnazuko eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Palissy datu basea
↑ Andre Mariaren eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
↑ «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13) .
Ikus, gainera
Kanpo estekak