Alabaina, hizkuntzak aldatuz doaz, eta hizkuntza aztertzeko tresnak hobetuz; hala, bada, Koldo Zuazoren sailkapenaren arabera, eremu horren zatirik handienean nafar-lapurtera egiten da.
Goranzko diptongoak ditu (bokal itxi batez hasi eta bokal ireki batez amaitzen direnak: mendian /mendjan/ ahoskatzen da) eta zenbait triptongo eta kuatriptogo (lau bokal elkarren segidan: joanen > joain /jwajn/ ahoskatua).