Landibarre

Landibarre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Landibarreko Behaune auzoko eliza.

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaLantabat
AuzapezaPatrick Etchegaray (2020-)
Posta kodea64640
INSEE kodea64313
Herritarralandibartar
Kokapena
Koordenatuak43°15′00″N 1°07′28″W / 43.25°N 1.1244°W / 43.25; -1.1244
Azalera28,86 km2
Garaiera91 – 577 metro
Demografia
Biztanleria279 (2018:  −2)
Dentsitatea10,33 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,52
Ugalkortasuna[1]‰ 62,36
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,01 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,32 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 71,48 (2010)
Erabilera% 42,52 (2011)


Landibarre Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdekoa.

Geografia

Udalerri mugakideak

Etxeak eta Auzoak

Lau auzo nagusi ditu, parrokia historikoak direnak:

Historia

Landibarreko baroierria Nafarroako Erresumaren menekoa izan zen[3]. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Landibarreko herria. Jaun baten peko lurra izan zen Erdi Aroan. Behaune, bertako auzo garrantzitsuena, Lüküzeko etxearen jabetza izan zen, 1227an Lehuntzeko monasterioak hartu zituen arte. Behaunen sortu zen “Jean le Basque” deituriko nafar kapitain ospetsua eta Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziako erregearen lagun mina.

Ekonomia

Udalerriaren ekonomia laborantzan dago oinarriturik.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
686 727 778 793 867 874 843 801 799
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
757 711 664 605 607 624 621 577 566
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
572 566 553 516 528 506 520 510 432
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
402 408 339 313 307 284 293 - -


Kultura

Landibarreko Mixel Sainte-Marie[4]. Euskal Herriko Ahotsakerako[5][6] egindako elkarrizketa.

Euskara

Landibarreko euskara[4] Garaziko euskara[6] da, euskalki nafar-lapurtarraren[7] barnean dagoen sortaldeko[8] hizkera.

Ondasun nabarmenak

Donamartiko eliza
  • Gotorleku protohistoriko bat dago Gazteluzaharren.
  • Elizeiria etxea XIV. mendekoa da
  • Donozteia etxe gotortua ere XIV. mendekoa da
  • Elizeiriko borda eta Iturburua baserriak XVII. mendekoak dira
  • San Zipriano kapera XII. mendekoa da, eta prozesio-gurutze eder bat du
  • San Petri kapera ere XII. mendean du jatorria.
  • Doneztebe kapera ere XII. mendekoa da, nahiz eta XV, XVI eta XVIII. mendeetan birmoldaketak izan dituen
  • Donamarti eliza XVIII. eta XIX. mendeetakoa da

Landibartar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskal Irratiak.
  3. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  4. a b «Landibarre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  6. a b «Garazikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  7. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  8. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa