Gamarte Nafarroa Behereko udalerri txikia da eta Garazi eskualdean dago kokaturik. Donibane Garazi hiriburutik 10 kilometrotara dago herria.
2018an 127 biztanle zituen.
Geografia
Ingurune naturala
Pagaburu (545 m), Kurutzeberri (513 m) eta Orgamendi (639 m) tontorrek udalerria inguratzen dute, hau 232 metroko altueran kokatuta dagoelarik.
Basagibeleko errekak (Arzubiren ibaiadarra) eta Biduzeren adar batek zeharkatzen dute udalerria.
Udalerri mugakideak
Auzoak
- Gamarte
- Urruti
- Bordaburu
- Ordokia
- Gaineko Basaburua
- Peko Basaburua
Historia
1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Gamarteko herria. 1842. urtean osatu zen udalerria.[2]
Demografia
Oharra: 2007ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Biztanleak euskaldunak dira eta bertako euskalkia behe-nafarrera da.
Ekonomia
Ekonomia jarduera laborantzan eta abeltzaintzan oinarritua da.
Kultura
Euskara
Gamarteko euskara[4] Garaziko hizkera[3] da, nafar-lapurteraren[5] aldaera bat, sortaldekoa[6].
Gamartear ezagunak
Ondarea
Erreferentziak
Kanpo estekak