Urepele Nafarroa Beherea , Euskal Herria
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Eskualdea Baigorri-Ortzaize Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala UrepelAuzapeza(2020-2026) Xole Aire (independente ) Posta kodea 64430
INSEE kodea 64543
Herritarra urepeldar Koordenatuak 43°04′11″N 1°24′59″W / 43.0697°N 1.4164°W / 43.0697; -1.4164 Azalera 26,44 km2 Garaiera 392-1150 metro Distantzia 29,0 km (Donibane Garazitik ) Biztanleria 280 (2018: 0) Dentsitatea 11,54 biztanle/km² Zahartzea[ 1] % 25,64 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 38,34 Jarduera[ 1] % 76,88 (2011) Desberdintasuna[ 1] % 9,53 (2011) Langabezia[ 1] % 0 (2013) Euskaldunak % 63,46 (2010) Erabilera % 31,83 (2011) Sorrera 1862ko otsailaren 15a (independentzia)
Urepele [ 2] [ a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 29,0 kilometrora. Altuera 392 eta 1 150 metro artekoa da, eta 26,44 km²-ko azalera hartzen du. 2018 . urtean 280 biztanle zituen.
Bertako biztanleak urepeldarrak dira.
Izena
Urepele beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Etimologia
Urepele toponimoa izen gardena da. ur eta epel ("asepel") hitzeten arteko elkarketa da. -e azkena deklinabide ez-etimologikoko elementu bat da, Ipar Euskal Herriko euskalkiei dagokiena. Testuinguruaren arabera, ahoskatzeko, ez ahoskatzeko edo apur bat xurgatzeko aukera dago.[ 4]
Geografia
Urepele Aldudeko ibarrean dago.
Mugakideak
Ingurune naturala
Urepeleko Errobi udalerriko lurretatik igarotzen da, haren ibaiadar Imiliztegiko erreka (baita bertara isurtzen den Behodeiko erreka), Etxemendiko erreka, Labiaringo erreka, Ahuntzarretako erreka, Soaluzeko erreka (bertara isurtzen den Harriondoko errekarekin batera) eta Lohitzeko errekarekin batera.
Bestalde, herri menditsua da, eta Adi mendia (1 450 m) udalerriko lurretako mendi aipagarriena da.
Klima
Datu klimatikoak (Banka , 1981-2010)
Hila
Urt
Ots
Mar
Api
Mai
Eka
Uzt
Abu
Ira
Urr
Aza
Abe
Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
22.3
29.0
33.0
35.0
36.5
41.1
40.9
42.6
37.5
35.0
28.0
24.0
42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
11.0
12.3
15.3
16.9
20.8
23.9
25.9
26.1
23.7
19.4
14.1
11.5
18.4
Batez besteko tenperatura (ºC)
6.9
7.6
10.0
11.5
15.1
18.1
20.1
20.3
17.7
14.5
9.9
7.6
13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
2.8
3.0
4.7
6.1
9.3
12.3
14.3
14.5
11.8
9.5
5.7
3.8
8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
-12.6
-13.0
-8.5
-2.5
1.0
3.0
6.2
3.5
1.0
-1.5
-7.7
-9.7
-13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)
187.6
159.5
158.6
181.2
131.5
84.4
74.9
84.4
115.3
152.9
212.5
201.6
1744.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)
99.0
109.0
109.5
95.7
97.0
69.0
86.7
85.2
81.0
99.0
96.5
130.1
130.1
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[ 5]
Auzoak
Gaineko Karrika
Behereko Karrika
Elhutsea
Larrategia
Kintoa
Tanburinenea
Harriondoa
Buztanborda
Mandabidea
Antxainioenea
Historia
Urepele, antzina Aldude udalerria besterik ez zena, udalerri independente bihurtu zen 1862ko otsailaren 15ean .[ 6]
Demografia
1861
1866
1872
1876
1881
1886
1891
1896
1901
1906
1911
1921
1926
1931
1030
960
892
815
789
792
741
745
730
724
746
684
733
625
1936
1946
1954
1962
1968
1975
1982
1990
1999
2006
2007
2008
2013
2018
615
562
565
573
561
485
459
400
365
349
347
345
305
280
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, udalerritik igarotzen diren erreken uraren kalitatea dela-eta, piszikultura esplotazio baten garapena ahalbidetu du.
Politika
Auzapezak
Hasiera
Amaiera
Auzapeza
Alderdia
1971
1977
Txomin Arrambide
1977
2008
Marie-Antoinette Etxebarren
2008
2020
Michel Ernaga
2020
karguan
Xole Aire
falta diren datuak osatu egin behar dira
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Urepele Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, Euskal Hirigune Elkargo sortu berriaren parte izatera pasa zen.[ 7]
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoen Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[ 8]
Kultura
Miren Aire urepeldar laborari eta abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan, Urepelen egiten den nafar-lapurtar euskararen erakusgarri.
Euskara
Urepeleko euskara[ 9] Baigorriko hizkera[ 10] da, nafar-lapurteraren erdiguneko[ 11] aldaera.
Luis Luziano Bonapartek , 1869an , Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[ 12]
Koldo Zuazok , 2010ean , Urepelek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[ 13]
Urepele kultura popularrean
Urepeleko Xelextin Saroiberri[ 9] . Euskal Herriko Ahotsak erako[ 10] [ 11] egindako elkarrizketa. Urepeleko sortzaile ezaguna Xalbador bertsolaria izan da. Xabier Letek eskaini zion abestian, Xalbadorren heriotzean aski ezagunean, Xalbador "Urepeleko artzaina" gisa identifikatzen du.
2002an, bere Zoramena albumean, Gatibu musika taldeak abesti bat dedikatu zion herriari: Urepele, hain zuzen[ 14] [ 15] .
Ondasun nabariak
Inharabia, Jabola, Tanburin borda eta Xaliesenea baserriak XVIII. mendekoak dira
Xalbadorenea baserria
Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1841. urtekoa da
Urepeldar ospetsuak
Herri senidetuak
Urepele ondorengo herriekin senidetuta dago:
Irudiak
Hainbat putreak udalerrian
Xalbadorren omenezko harria
Trinketeko horman jarririk dagoen Xalbadorren bertso bat
Oharrak
↑ /uʁ̞epele/ ahoskatua (laguntza )
Erreferentziak
↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza .
↑ Euskaltzaindia . 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9 . PMC 466662204 . (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4 . PMC 72757865 . (Noiz kontsultatua: 2021-05-17) .
↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24) .
↑ «Leihotik: Urepele-k 150 urte» , Kanaldude , 2012-07-02.
↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22) .
↑ a b «Urepele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17) .
↑ a b «Baigorrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17) .
↑ a b «Erdigunekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17) .
↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés , 1863 .
↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos . Alberdania, 2010.
↑ Tau Basket. (2015-09-20). Urepel-Gatibu. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20) .
↑ Urepel, Gatibu-ren "Zoramena" diskatik. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20) .
↑ «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13) .
Ikus, gainera
Kanpo estekak