Leoni Etxebarren

Leoni Etxebarren

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLéonie Etchebarren
JaiotzaUrepele1923ko uztailaren 13a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Garazi2014ko martxoaren 21a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Fernando Aire
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Leoni Etxebarren (Urepele, Nafarroa Beherea, 1924ko uztailaren 13aDonibane Garazi, Nafarroa Beherea, 2014ko martxoaren 22a)[1] bertso-jartzailea izan zen.

Bizitza

Urepeleko Xendariñea etxean jaio zen. 19 urterekin ezkondu zen Fernando Aire Xalbadorrekin 1943an. Lau seme-alaba izan zituzten: Henriette idazlea, Mixel artzaina, Daniel laborari eta artzaina eta Marie Helene, baita hamaika biloba ere.[2]

Fernando Aire "Xalbador" urepeldarraren emaztea zen, haren alboan familiari eusten jardun zuena, derrigorrez. Leonik bertsotan ere bazekien, baina inoiz ez zen izan plazan ikusteko aukerarik. Agian, ez zuen sekula jendaurrean bertsotan egin. Halere, jakin bazekien, bertso-jartzailea izan baitzen.[3] Odolaren mintzoa liburua amaitzeko zorian zela, lau bertso jartzeko enkargua jaso zuen. Lau ez ezik, zortzi ondu zituen, Xalbadorren sorkuntza prozesua berak nola bizi izan zuen azalduz.[4]

Fernandok eginen du laster liburua

artean galtzen ez badu gaixoak burua.

Aspaldi honetan hau da honen helburua

orain ikusi dut nik zabaltzen zerua.


Nik ere hemen badut erraiteko hitza

orain artean segur ez nindaikeen mintza

ez zait ibiliz egin mihi gainean pintza.

ez da aise egona geldirik zilintza.


Egun on erran eta eguna hastean,  

bertze solasik gabe ginen arratsean.

Sei kopla egin ditu bakarrik astean

isilik nola hatsik ni hezi artean.


Kantu egin eta egin ari da Xalbador

liburua betetzen eder eta sarkor.

baldin gure etxera jenderik badator

irria kario du, bera dago mokor.


Liburu horrendako ez niza bero ni,

pairatu badut ere isilik egonik.

Bentzutu beharra dut senarra gero nik

bertsoka ikasi du oraintxe Leonik (Bis)

Bertso horiek ez zituzten sartu Odolaren mintzoan eta berrogei urtean isilean egon ziren, harik eta 2016an Amets Arzallusek Odolaren mintzoaren berrargitalpenean ekarri zituen arte.[5]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Leoni Etxebarren - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-10-24).
  2. [https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/1996/10/B23_compressed.pdf BERTSOLARI, Emazteen ikuspegia, 3. zk/ 1996 udazkena. ].
  3. «Non hago gerizpeko larrosa?» durangon.com 2023-09-25 (kontsulta data: 2023-09-25).
  4. «Dokuteka: Isildu ez zirenak: Leoni Etxebarren» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-10-24).
  5. «'Orainmenean. Bertsolaritzaren genealogia feministak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-01-19 (kontsulta data: 2022-10-24).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.