Oso ezaguna da, horrela hasten da: "Adiskide bat bazen orotan bihozbera...".
Bi zatiko poema da; diskoan, lehenengoa errezitatu egin zuen, eta bigarrena kanta bihurtu zuen. Euskal Herrian gehien aditu den Leteren kantetako bat da, izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioa irabazi zuen.