Erango Xarnegu Herriko herri tradizional txiki bat da, non gaskoiar eta euskal kulturaren eraginak nahasten diren, historian zehar Gaskoiniako probintziakoa izan baitzen, nahiz eta jatorrian eta gaur egun nafarra izan. Udalerriko lehen giza aztarnak Paleolito garaikoak dira (17 000tik 10 000 urte atzera), Bourrouilla haitzuloan aurkitutakoak. Zohotatik datorren Lauhiraze ibaiak zeharkatzen du. Lurraldearen zatirik handiena laua da, eta jarduera nagusia nekazaritza da.
Bertako biztanleak erangoarrak dira.
Izena
Erango beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Aranchoen (1100)
Aranque (1119)
Arancoe (1200)
Aranquein (1246)
Arancoeyn (1305)
Aranquoeu (1328)
Arancoenh (1360)
Arrancoeynh (1372)
Arenchu (1400)
Aranco (1584)
Errangua (1823)
Arancou (1863)
Errango (1961)
Erango (1978)
Erango (2003)
Etimologia
Jean-Baptiste Orpustanentzat, Erango "haran" euskaratik dator, baina bi aukera proposatzen ditu: (h)aran + goien > arangoi > arango (goialdeko harana) edo (h)aran + -ko + gain > arankoain > arankoin > aranko (haran txikiko gaina). Gaskoiz /g/ soinua isilarazteak berez oso hurbil dauden /g/ eta /k/ soinuak trukatzen laguntzen du. Hori Euskal Herriko beste leku batzuetan ere gertatzen da (gaztelu / kastillu, gurutze / kurutz...).
Bénédicte Boyrie-Féniék Orpustanen lana osatzen du adieraziz hasierako a- "a' protetiko" batekin nahastu zutela (Arrotxapea edo Arrokiaga kasuen bezala), XVIII. mendeko ohiko fenomenoa, eta horregatik batzuetan -r- eta beste batzuetan -r- agertzen da.
Geografia
Ingurune naturala
Biduze ibaiaren eta Paueko ibaiaren ibaiadar bana igarotzen dira udalerritik.