Piarre Erramuzpe Antonena (Aldude, 1927) Nafarroa Behereko bertsolaria da.
Bizitza
Piarre Erramuzpe Alduden jaio zen 1927an. Gurasoak Bankakoak ziren sortzez, baina zortzi seme-alabekin Aldudera joan ziren. Hamalau urte zituenetik mutil ibili zen. Gero soldadu joan beharra izan zuen eta 14 hilabete egin zituen. Gurasoak pobreak ziren eta Ameriketara joateko erabakia hartu zuen. 1949an joan zen Wyomingera, artzain lanera. Sei urteren buruan Aldudera itzuli zen. Ezkondu eta herrian jarri zen bizitzen.[1]
Ez zen bat-bateko bertsolari gisa ezagun egin, baina bertso sorta anitz idatzi ditu. Ameriketako urte gogorrei buruz mintzatu izan da maiz, eta haren seme Mikel Erramuzpek dokumentala ere egin zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak