Mixel Itzaina Urrutia,[1] izengoitiak: Errola, Baxenabartarra (Aldude, Nafarroa Beherea, 1933ko otsailaren 19a[2]) Nafarroa Behereko idazlea da.
Biografia
Baionan egin zituen ikasketak. Kanboko udaleko idazkaria izan zen, eta euskaltzain urgazlea. San Frantsez Xabierrekoaren eta Loyolako Ignazio obra saritu zioten 1956. urtean. Herria eta Gure Herria aldizkarietan idatzi izan du. Bertsolarien gai-jartzaile ibili da sarri iparraldean. Mixel Labéguerieren laguntzailea izan zen, eta Bidegileak bildumako biografia egin zion (1999).
Erreferentziak