Kanadako enbaxadore izan zen Estatu Batuetan (1945-1946), Kanpo Arazoetarako ministroa (1948-1957), eta oposizio liberalaren buruzagia (1958-1963). 1957anBakearen Nobel Saria eman zioten 1956. urteko Suezko krisialdia konpontzeko egin zuen ahaleginagatik.
Alderdi Liberalak 1963. urteko hauteskundeak irabazi zituenean, Kanadako Lehen Ministro izendatu zuten. 1967. urtean Quebeceko politika-arazoei aurre egin behar izan zien, eta urte hartako abenduan kargua utzi zuen.