Louis Stephen Saint Laurent (Quebec, 1882 – ibid, 1973) Kanadako politikari eta abokatu bat izan zen, Kanadako lehen ministroa izan zen.
Biografia
1882ko otsailaren 1ean jaio zen Quebecen. Jeanne Renault-rekin ezkonduta, 2 seme eta 3 alaba zituen.
Kanadako abokatu ospetsuenetako bat, Kanadako Komunen Ganberan zerbitzatu zuen (1942 – 1958), eta W.L. Mackenzie King-en kabineten justiziako ministroa, fiskalburua (1942-1946), eta atzerri-ministroa (1945 – 1948). Kanadako lehen ministroa izan zen 1948 eta 1957 urteen artean.
Kanadako Alderdi Liberalaren buruzagi gisa (1948), King lehen ministroa ordezkatu zuen. Kanadako batasuna sustatu zuen probintzietako diru sarrerak berdinduz, gizarte segurantza eta unibertsitateko hezkuntza zabalduz. Kanada NATOn sartzea bultzatu zuen eta San Lorentzoko itsas bidea egitea lagundu zuen.
1973ko uztailaren 25ean hil zen Quebecen.