Egungo Ottawa hiriko eskualdean, amerindiar algonkinak bizi ziren, lehen esploratzaile europarrak iritsi baino askoz lehenago: Ottawa ibaiari «Kichesippi» deitzen zioten eta etnonimo gisan «Kichesippirini» (Ibai Handiko jendea) erabiltzen zuten. Hala ere, bertan une batez beste tribu batekoak (ottawarrak, frantsesez, Outaouais) egon zirelarik, frantses larru-merkatariek tokiari Ottawa deitu zioten XVIII. mendean.
Britainiarrek 1820 eta 1830eko hamarkadetan ekin zioten lehen finkalekuetatik hiri handiago bat eraikitzeari: 1840an Goi eta Behe Kanada batu zituztenean, hiriburu gabe geratu zen Kanadako kolonia, baina azkenean 1857an Ottawa aukeratu zuten, batetik AEBetatik beste hiri batzuk baino aldenduago zegoelako (segurtasun faktoretzat hartzen zen), eta, bestetik, anglofono eta frankofonoen arteko mugan zegoelako, horrek oreka ekar zezakeelakoan[2].
Auzoak
Central Ottawa: Byward Market, Centretown, Golden Triangle, Centretown West, Downtown, The Glebe, Lebreton Flats, Lower Town, Old Ottawa East, Old Ottawa South, Sandy Hill
East End Castle Heights, Robillard Quarries, Finter Quarries, Forbes, Lees Avenue, Lindenlea, Manor Park, New Edinburgh, Overbrook, Rockcliffe Park, Vanier, Viscount Alexander Park
South End Airport-Uplands, Alta Vista, Billings Bridge, Confederation Heights, Ellwood, Elmvale Acres, Greenboro, Hawthorne Meadows, Heron Gate, Heron Park, Hunt Club, Hunt Club Chase, Hunt Club Estate, Hunt Club Park, Riverside South, Riverview, Hunt Club Woods, Mooney's Bay, Sheffield Glen, South Keys
West End: Bel-Air Heights, Bel-Air Park, Braemar Park, Britannia, Britannia Bay, Carlington, Carleton Heights, Central Park, Civic Hospital, Copeland Park, Courtland Park, Glabar Park, Hampton Park, Highland Park, Hintonburg, Kenson Park, Island Park, McKellar Heights, McKellar Park, Mechanicsville, Lincoln Heights, Ottawa West, Queensway, Terrace North, Queensway, Michelle Heights, Rideau View, Tunney's Pasture, Westboro, Redwood, Woodlawn, Woodroffe North, Whitehaven
Klima
Datu klimatikoak (Ottawako aireportua (1971–2000))