Kanadako Parlamentua

Kanadako Parlamentua
Datuak
MotaGanbera-bitasuna
HerrialdeaKanada
Jarduera
Aulki-kopurua443
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1867
webgune ofiziala
Youtube: UCYZSrm9Rq4JbxpX1eFwotTw Edit the value on Wikidata

Kanadako Parlamentua (frantsesez, Parlement du Canada; ingelesez, Parliament of Canada) Kanadako botere legegilea da. Parlamentuko Muinoan dago, herrialdeko hiriburuan, Ottawan (Ontario).

1867ko Ipar Amerika britainiarraren legearen arabera, Kanadako Parlamentua Kanadako Monarkak, Senatuak eta Komunen Ganberak osatzen dute.

Erregea herrialdeko estatuburua da, gobernadore nagusiak ofizialki ordezkatua. Senatuko 105 kideak onartzen ditu, Kanadako lehen ministroak proposatzen dituena. Komunen Ganberako 308 kideak bertako biztanleek aukeratzen dituzte zuzenean, eta kide bakoitzak herrialdea banatuta dagoen 308 hauteskunde-barrutietako bat ordezkatzen du.

Komunen Ganbera, edo beheko ganbera, Kanadako Parlamentuko adar nagusia da. Senatuak, edo goiko ganberak, gutxitan egiten die aurre Komunen Ganberaren borondateei, eta monarkaren eta gobernadore nagusiaren zereginak nagusiki zeremoniazkoak eta sinbolikoak dira. Lehen ministroak eta Kabineteak Komunen Ganberako kide gehienen laguntza behar dute karguan jarraitzeko, baina ez Senatuaren edo Monarkaren konfiantza.

Kanpo estekak