Zuzenbidea ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean eta abokatu lanak egin zituen. Politikan, merkataritza askearen aldekoa izan zen, eta 1906an Komunen Ganberako kide aukeratu zuten Alderdi Kontserbadoreko zerrendetan. Lehen Mundu GerranGurutze Gorriko kide izan zen eta koalizio-gobernuan parte hartu zuen.
Nazioen Liga sortzearen bultzatzaileetako bat izan zen. Liga sortu ondoren, ia esklusiboki horretan aritu zen. Hegoafrikako ordezkaria izan zen eta, ondoren, presidenteordea. 1945era arte, Nazioen Ligako Batasun britainiarra izan zuen buru.