Liu Xiaobo (txinera tradizionalaz , 劉曉波; txinera sinplifikatuaz , 刘晓波; pinyinez : Liú Xiǎobō) (Changchun , Jilin probintzia, Txinako Herri Errepublika , 1955eko abenduaren 28a - 2017ko uztailaren 13a ) Txinako intelektual eta giza eskubideen defendatzailea da. Txinako PEN klubeko lehendakaria da 2003tik . 2009ko ekainaren 23an atxilotu zuten "estatuko botereen aurkako altxamendua bultzatzea" leporatuta, Txinako beste intelektual talde batekin batera 08 Gutuna izeneko gutuna idatzi eta gero. Gutun horretan, Txinak mendebaldeko herrialdeen demokrazien antzeko sistema behar zuela azaltzen zen.
Hamaika urteko espetxe zigorra eta bi urteko eskubide politikoen ezabapena ezarri zioten. Espetxean zela, Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagai izendatu zuten. 2010eko urriaren 8an aukeratu zuten saridun[ 1] .
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
1901–1925 1926–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun