Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina (International Campaign to Ban Landmines - ICBL ingelesez) pertsonen kontrako minak eta barreiatze-bonba debekatzeko lan egiten duten 70 herrialdetan dagoen sare globala da.
Historia
Koalizioa 1992an eratu zen, sei erakundek (Human Rights Watch, Medico International, Handicap International, Physicians for Human Rights, Vietnam Veterans of America Foundation eta Mines Advisory Group) batera lan egitea erabaki zutenean minak debekatzeko. Egun 1.400 erakunde inguru biltzen ditu, tokian, estatuan eta nazioartean pertsonen kontrako minekin amaitzeko lan egiten dutenak. Horien artean, emakumeen, haurren eta gerrako beteranoen interesak babesten dituzten lan-taldeak eta erakundeak daude, baita giza eskubideen aldeko talde laiko eta erlijiosoak ere.
1997an, kanpainan bildutako erakunde, Nazio Batuen agentziek, gobernuek, komunitateek eta gizarte zibilak lehen helburua lortu zuten: Ottawako Ituna sinatzea, minak erabiltzea debekatzen duena. Itunak arrakasta izan arren (156 herrialdek sinatua), Estatu Batuak, Txinako Herri Errepublika edo Errusia bezalako nazio garrantzitsu batzuek oraindik ez dute sinatu.
Urte berean, Kanpaina bera eta haren erakunde nagusia, ICBL, eta Jody Williams, garai hartako koordinatzailea, Bakearen Nobel Saria jaso zuten.[1]