Maria Ressa

Maria Ressa

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Angelita Delfín Aycardo
JaiotzaManila1963ko urriaren 2a (61 urte)
Herrialdea Filipinak
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Toms River High School North
University of the Philippines Diliman (en) Itzuli
St. Scholastica's College
Hizkuntzakingelesa
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, editore-laguntzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Manila
Enplegatzailea(k)Rappler
Jasotako sariak
KidetzaInternational Consortium of Investigative Journalists

mariaressa.com
Facebook: mariaressa Twitter: mariaressa LinkedIn: maria-ressa-473166 Edit the value on Wikidata

Maria Angelita Ressa (Manila, 1963ko urriaren 2a) Filipinetako kazetaria da, Rappler informazio atariaren sortzailea eta zuzendari exekutiboa. [1] Ikerketa kazetaria eta CNN korrespontsala izan da Asiako hego-ekialdean , baita ABS-CBNren zerbitzuen zuzendari ohia ere. [2] Ikerlari lanen ondorioz, on-line genero abusu kanpaina bat jasan du, baita Rodrigo Duterte Filipinetako presidentearen jomuga izan da ere.[3] [4] 2021ean Prentsa Askatasunaren Munduko Saria irabazi zuen, Unescoren eskutik [3] eta Bakearen Nobel Saria "adierazpen askatasuna zaintzeagatik". [5] Ressak politikako eta prentsako ikastaroak eman ditu Asiako hego-ekialdean Princeton Unibertsitatearentzat eta telebistako kazetaritzaren inguruan Filipinetako Diliman Unibertsitaterako. [6]

Biografia

Ressa Manilan jaio zen eta haurtzaroa Quezon hirian eman zuen 10 urte bete arte, bere familiarekin Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen arte. New Jersey- n finkatu eta Batxilergoko ikasketak burutu ondoren, Princeton Unibertsitatean ikasi zuen. Fulbright beka lortu zuen Filipinetako Unibertsitatean kazetaritza masterra egiteko. [7] [8] [2]

1986an Filipinetara itzuli ondoren, CNNko kazetari lanetan aritu zen bi hamarkadatan; lehenik, Manilako delegazioan, zuzendari bihurtu zen, eta geroago Jakartako erredaktore buru gisa. [2] [9] Bertan ikerketa kazetaritzan espezializatu zen, Asiako hego-ekialdean terrorismoaren eraginaren inguruan lan nabarmenak eginez. [7] [9] 2004 eta 2010 artean, ABS-CBN, Filipinetako telebista kate handiena den albistegietako zuzendaria izan zen. [9] [10]

Filipinetako beste kazetari batzuekin batera, 2012an Rappler webgune informatiboaren sortzaileetako bat izan zen, abian jarri zenetik herrialdeko hedabideen artean eragin handienetakoa izan duena. [11] [12] Ikerketa kazetaritzan espezializatzeaz gain, bere ataria Filipinetako lehenengoa izan da multimedia edukiak, sare sozialen elkarreragina eta datuen egiaztapena biltzen dituena . [13] [14]

2016an Rodrigo Dutertek agintea lortu zuenetik, Rapplerrek bere administrazioaren alderdirik eztabaidagarrienak salatu eta txosten ugari argitaratu ditu, batez ere narkotrafikoaren aurkako gerran gertatu diren judizioz kanpoko exekuzioak. [15] [16] [17] Horrek guztiak gatazka zuzena eragin du presidentearen eta Ressaren artean, web atariaren arduradun delako. [15] [16] [17] 2018ko urtarrilean, Filipinetako gobernuak hedabide lizentzia ezeztatzen saiatu zen atzerriko akziodunak izatea leporatuta, herrialde horretan debekatuta baitago. [13] [16] Kasu hau prentsa askatasunaren aurkako erasoa dela salatu zuten Human Rights Watch eta Amnesty International bezalako nazioarteko erakundeek. [4] [18]

2018 amaieran, Filipinetako Justizia Sailak ikerketa zabaldu zuen Ressaren aurka ustezko zerga iruzurra egiteagatik. [16] [17] Kazetariak ziurtatu du salaketa faltsua dela, prentsa independentearen aurkako jazarpen kanpaina dela eta Duterteren exekutiboa salatu du irainak eta prebarikazioagatik. [16] [17]

Kazetari gisa dituen eginkizunak garatzerakoan, lineako genero tratu txarrak, mehatxuak eta jazarpenaren kanpaina iraunkorra jasan izan du. [3] Halako batean, batez beste orduko 90 gorroto mezu baino gehiago jasotzen zituen Facebook-en . [3]

Ressa hamaika aldiz ikertu dute. [3] 2020ko ekainaren 15ean Manilako auzitegi batek ziber difamazioagatik kondenatu zuen. [3]

2020an "Facebooken Egiazko Gainbegiratze Batzordea" jarraipen-talde independientearen kide izendatu zuten. [19]

Errekonozimendu eta sariak

Maria Ressa
  • 2018an Time aldizkariak "urteko pertsona" taldean sartu zuen, "egiaren zaindari" izeneko kazetari talde baten barruan, Saudi Yamal Jashogyi eta Wa Lone bezalakoekin batera. [20][1]
  • 2021ean Unesco / Guillermo Cano 2021 Prentsa Askatasunaren Munduko Saria. Epaimahaiak adierazi du "Ressaren adierazpen askatasunaren aldeko borroka etengabea mundu osoko kazetari askoren adibidea dela". [21][3]
  • 2021ean, Bakearen Nobel Saria Filipinetan adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen alde egindako borroka aitortzeko. [22] [23]

Filipinetako eta Errusiako kazetari batzuek Bakearen Nobel saria irabazteak argi erakusten du gaur egun mundua eta Filipinak nola dauden. (Maria Ressa)[24]

Argitalpenak

  • Seeds of Terror: An Eyewitness Account of Al- Qaeda Newest Center of Operations in Southeast Asia. (Terrorearen haziak: Asiako hego-ekialdeko Al-Qaedako Eragiketa Zentro Berrienaren lekuko). The Free Press, 2003. [25]

Erreferentziak

  1. a b Alberdi, Iosu. «Ressa eta Muratov kazetariek irabazi dute Bakearen Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. a b c Maria Ressa. .
  3. a b c d e f g France-Presse, Agence. ‘An example to many’: journalist Maria Ressa wins Unesco press freedom prize. .
  4. a b Philippines must end harassment of Duterte critic Maria Ressa. .
  5. Maria Ressa y Dmitry Muratov ganan el Premio Nobel de la Paz 2021. .
  6. Maria Ressa. .
  7. a b Maria Ressa ’86: A Fight for Rights. .
  8. Maria Ressa. .
  9. a b c Spreading terror: From bin Laden to Facebook in Southeast Asia. .
  10. Changes at ABS-CBN: What Maria Ressa leaves behind. .
  11. Rappler's Founding Board. .
  12. Johnson. Why Rappler is raising Philippine press freedom fears. .
  13. a b Philippines orders shutdown of news site critical of Duterte. .
  14. Stevenson. La guerra contra las noticias falsas en Facebook desborda a los verificadores. ISSN 0362-4331..
  15. a b Cenizo, Néstor. Maria Ressa, periodista filipina: "Tenemos que encontrar un nuevo contrato entre el poder y los periodistas". .
  16. a b c d e Almoguera. Una periodista filipina crítica con Duterte lucha por evitar una condena de 10 años de cárcel. ISSN 1134-6582..
  17. a b c d Philippine journalist: Tax charges are fake. .
  18. Philippines: Drop Charges Against Rappler, Editor. .
  19. While Facebook works to create an oversight board, industry experts formed their own. .
  20. Laborde. La revista ‘Time’ nombra personas del año a Jamal Khashoggi y a otros periodistas perseguidos. ISSN 1134-6582..
  21. La filipina Maria Ressa gana el Premio Mundial de la Libertad de Prensa. .
  22. La periodista filipina Maria Ressa, galardonada con el Nobel de la Paz. .
  23. (Gaztelaniaz) «Dos periodistas, la filipina Maria Ressa y el ruso Dmitry Muratov, Premio Nobel de la Paz 2021» naiz: 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  24. «Maria Ressa eta Dmitri Muratov kazetariak, 2021eko Bakearen Nobel saridunak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  25. Ressa, Maria. (2011). Seeds of Terror : an Eyewitness Account of Al-Qaeda's Newest Center of Operations in Southeast Asia.. Free Press ISBN 978-0-7432-6697-0. PMC 1000451952. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).

Kanpo estekak