Nazio Batuen kasko urdin

Boliviar jatorria duen kasko urdinen teniente bat 2002an

Nazio Batuen bake indarra, eskuarki Kasko urdinak deitua, NBEko kidego militarra da. Ez da gudaroste iraunkorra, baina bake-indar diren aldetik, haien beharra dagoenean, NBEren agintaritzapean jartzen dira. Kidego horien betebeharra bakeari eustea da, eta bake-prozesuak kontrolatzea, nazioartean onartutako itunak betearaziz. 1988. urtean, Bakearen Nobel saria jaso zuten. Eta 1993an, Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzea Saria eman zieten Jugoslavia ohian zerbitzatu zuten kasko urdinei.

Bake-misio batean esku hartzeko printzipioak:

  1. Segurtasun Kontseiluko Ebazpen batean jasotako nazioarteko itun bat behar da.
  2. Gatazkan parte hartzen duten lehiakideek baimena eman behar dute aldez aurretik.
  3. Bake-indarrak bidaltzen dituzten herrialdeek neutraltasunari eutsi behar diote.
  4. Bake-indarrek inpartzialak izan behar dira beren ekintzetan.
  5. Indarkeriaren erabilera mugatu egiten da.
  6. Aginte-unitate bat izan behar da, nazioartean ordezkaritza duena eta NBEren mende dagoena.

Kanpo estekak