Bakearen aldeko hitzaldi eta idatzi asko egin zituen, eta Europako batasun ekonomikoaren alde hitz egin zuen. Bigarren Gerraren ondoren bere ideietako batzuk etorkizuneko Europar Batasunerako hartu ziren.
Bakearen Nobel saria idatzi baino hilabete batzuk lehenago, zera idatzi zuen bakearen alde:
"Jaun-andreok: Alemania eta Frantziarentzat, bakea, historia zikintzen duen topatze mingarri eta odoltsuei amaiera ematea da(...). Ez gerra gehiagorik, ez zatituko gaituen irtenbide bortitz gehiagorik (...)! Magistratuaren aurrean arazoak argitzen dituzten pertsonen moduan, guk ere gure arteko ezberdintasunak bide baketsutik konponduko ditugu. Atzera fusilak, metrailetak, kanoiak! Utzi lekua adiskidetasunari, arbitrajeari, bakerari!"
Aristide Briand, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa, 1926ko irailaren 10a.