Uppsalako Unibertsitatean teologia irakaslea izan zen eta 1914an Suediako eliza luteranoko Uppsalako artzapezpiku izendatu zuten.
Lehen Mundu Gerran, buruzagi kristau guztiei dei egin zien bakearen eta justiziaren alde lan egiteko eta gerrako presoen eta errefuxiatuen nekeak arintzeko. Mugimendu ekumenikoaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1925ean Stockholmen Munduko Bizitza eta Lan Konferentzia zuzendu zuen