1996ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 14. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, udaletxean eta Antxieta eraikinean ere ekintza batzuk egin ziren.
Edizio honetan Xabier Lizardi omendu zuten, berari buruzko erakusketa bat irekiz Antxieta Etxean eta omenaldi ekitaldian bere olerkien errezitaldi bat eginez. In Fraganti antzerki taldea arduratu zen horretaz Edi Naudoren zuzendaritzapean. Gainera, irrati lehiaketa antolatu zen topaketen baitan eta idazle honi buruzkoa izan zen eta Herri Irratian izan zen guztia entzungai.
Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkartearen (EATAE) bilkurabat burutu zen herrian eta antzerki amateurraren topagunea ere egin zen. Elkarte hau bereziki kritikoa izan zen topaketekin, antolakuntza kritikatuz eta berrazterketa baten beharra azpimarratuz.Topagune honetan, hitzaldi hauek egin ziren:
- Antzerkiaren egoera Katalunian. Antzerkiaren egoera Iparraldean bi lurraldeetako ordezkariekin.
Txotxongilo Artegintza erakusketa ere egin zen topaketen baitan eta bertan munduko txoko desberdinetako txotxongiloak jarri ziren ikusgai.
1996ko Ikusleen saria Tanttaka taldearen “El florido Pensil” lanak jaso zuen eta kartelaren egilea Julian Ruiz Requena izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Andoaingo Aita Manuel Larramendi Ikastolak bigarrena. Bigarren zikloko lehen saria Zarautzeko Salbatore Mitxelenak irabazi zuen eta bigarrena Karmelo Etxegarai Ikastolak.
Antzezlanak
Antzezlana
|
Konpainia
|
Egilea
|
Zuzendaritza
|
Aktoreak
|
Bestelakoak
|
El florido Pensil
|
Tanttaka Teatro
|
Andres Sopeña Monsalve
|
Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
|
Enrique Diaz de Rada, Zorion Egileor, Mikel Garmendia, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz
|
Itzulpena: Eneko Olasagasti
|
Clovis eta Marinette
|
Bordaxuri
|
Francis Basterot
|
Francis Basterot
|
Marie-Jo Barnace, Frantxua Cousteau, M-HElene Estekahandi, Txomin Hegi
|
Antzerki amateur topagunearen barnean
|
Txin-txin ahotsak ez du kezkatzen Gregorio
|
Karmakros
|
|
Juan Luis Escudero
|
Jose M. Tena Berenger, Iker Antia, Estitxu Gomez, Estibaliz Gutierrez, Estitxu Sudupe, Olatz Soraluce, Estitxu Zaldua
|
Antzerki amateur topagunearen barnean
|
Mirandolina ostalersa ederra
|
Akusa
|
Carlo Goldoni
Euskal bertsioa: Xabier Mendiguren
|
|
Unai Iparragirre, Jaime Montoia, Davod Ladron de Guevara, Ane Garmendia, Unai Zuloaga, Amparo Blanco, Patrizia Franco
|
|
Ububabel
|
Taun Taun
|
|
Joan Baixas
|
Itsaso Azkarate, Iñaki Mata, Karlos Odriozola, Karmele Perez
|
|
Xagu tranpa
|
Txalo
|
Agatha ChristieEgokipena: Ramon Barea
|
Zuzendaria: Ramon Barea
Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
|
Ramon Ibarra, Ane Gabarain, Ramon Agirre, Maribi Arrieta, Xabier Agirre, Jone Irazabal, Juan Luis Mendiaraz
|
Musika: Pascal Gaigne
|
Eskola antzerkiak
Antzezlana
|
Ikastetxe edo Taldea
|
Doktor Aspirina
|
Elatzeta Herri Ikastetxea (Irun)
|
Edurne zuri
|
Lucas Rey Herri Ikastola (Amurrio)
|
Musika desagertzearen misterioa
|
Martzioanoen bisita
|
Bilbo irribarrez
|
Karmelo Ikastola (Bilbao)
|
Gazte kontuak
|
Gaztarik onenak
|
Laskorain Ikastola (Tolosa)
|
Arantzazukoak
|
Lapurtxoa
|
Maria eta Jose Ikastetxea (Zumaia)
|
Zezena plazan
|
Altxor arkeologikoa
|
Iturriza Ikastola (Berriz)
|
Amama Benidorrera
|
Erreferentziak
Kanpo estekak