2024ko otsailaren 10ean multzoko emakume aktore onenaren Goya saria jaso zuen Valladoliden, 20.000 especies de abejas filmako Lurdes pertsonaiarengatik.[2][3][4][5][6]
Arte Dramatikoko Ikasketak egin zituen Antzertin eta Deklamazioa Donostiako Udal Kontserbatorioan.[8]
Aktore ibilbidea
Interpretatzaile komikoa eta ezaguna da, batez ere Euskal Herrian. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena ETBko hainbat telesailetan garatu du, hala nola Bi eta bat (1991-1993), Jaun ta Jabe (1995-1997) edo Mi querido Klikowsky (2005). Estatuan, oro har, noizbehinkako lanak egin ditu. Álex de la Iglesiaren bi filmetan (La Comunidad eta 800 balas) esku-hartze txikiak egin ditu.[9] Maritxuren papera ere interpretatu zuen, Allí Abajo (2015-2019) telesailean eta Miren izan zen Patria (2016) telesailetan. Fernando Arambururenizen bereko best seller-ean oinarritutako HBO telesaila da, eta Nazioarteko Emmy sari baterako izendatu zuten.[10][11][12]
2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman zion Elena Iruretarekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik.[13]