1997ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 15.Edizioa izan zen. Urriaren 10etik abenduaren 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kiroldegian, Enparan dorretxean eta beste zenbait gunetan ere ekintza batzuk egin ziren. Edizio hau udazken osora luzatzen lehena izan zen, ordura arte topaketak abendura mugatzen baitziren.
Edizio honetan Piarres Larzabal eta Aita Jose Antxieta omendu zituzten , berauei buruzko liburuxka bana argitaratuz. Gainera, irrati lehiaketa antolatu zen topaketen baitan eta omendutako bi egile hauei buruzkoa izan zen eta Herri Irratian izan zen guztia entzungai.
Talde amateurrei bultzada berezi bat emateko asmoz, edizio honetan bi talde amateurri sari edo aitortza berezia egiten zaie eta beraien antzezlanak herriz herri antzezteko aukera luzatzen zaie. Aukeratutako taldeak Antxieta Antzerki Taldea eta Bordaxuri taldeak izan ziren.
1997ko Ikusleen saria, talde profesionalari, Tanttaka Antzerki Taldeakk jaso zuen, eta talde amateurrari Antxieta Antzerki Taldeak. Euskal Antzerki Bultzatzaile Saria Goenkale telesailak jaso zuen .Kartelaren egilea Iñaki Martinez izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Xabier de Munibe Ikastolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Karmelo Etxegarai Ikastola bigarrena. Bigarren zikloko biak ere, Karmelo Etxegarai Ikastola irabazi zituen.
Manuel Kastaño, Aitziber Etxabe, Kristina Etxabe, Xabier Aizpuru, Begoña Blanco, Izaga Garzia, Yamelli Prieto, Goiz Eder Iturain, Luisa Mari Aristondo, Hilargi Linazisoro, Jon Ander Garzia, Estibalitz Korta