ZiburukoZokoa auzoko apaiza izan zen urte luzez. Bigarren Mundu GerranAlemanian, orduko Txekoslovakian eta Polonian izan zuten preso naziek. Gerra amaitu zelarik laster ekin zion Lartzabalek idazle-lanari. Garai haietako aldizkarietan oso ezaguna izatera iritsi zen. Lartzabalek zinez obra luzea du ikerlanetan, azterketa politikoetan, pastoraletan... Baina haren izena euskaldunengan berezik ezagutarazi zuena antzerki-ekarria da. Agian, bera baita euskal antzerkigile emankorrena.
Euskara batuaren sorkuntzan zinezko detonagailua izan zen 1964an Baionako Euskal Idazkaritza. Txillardegiren bultzadaz abiaturik, idazle gazteek bidea ibiltzeari ekin zioten, baina lehenengo unetik adineko euskalari jakintsuen babesa izanik (Piarres Lafitte, Piarres Lartzabal, Piarres Xarriton, Koldo Mitxelena, Imanol Berriatua, Patxi Altuna...). 1964ko abuztuan abiatu zen zorioneko biltzar hura, eta hango iritziak eta erabakiak urtebete geroago argitaratu ziren. Hiru atal zituen txostenak: ortografia, deklinabidea eta aditza. Garrantzizko ezaugarri batez hornitu zuten biltzarra: hasieratik bertatik planteatu zen mugimenduaren izaera nazionala, eta horren erakusgarri izan zen, besteak beste, dokumentuaren bukaeran h letra erabili beharreko hitzen zerrenda argitaratzea, bereziki Hego Euskal Herriko idazleen informaziorako prestatua bi tradizioen arteko lotura egiteko, nahiz eta gero euskara batuaren kontrakoen gerra-ikur bihurtu zorioneko hatxe hura. Hortaz, biltzarrean emandako gomendioak betetzen hasi ziren gazteak eta adinekoak beren testuetan, aldi berean eskaria eginez Euskaltzaindiari, batasunerako bidean pauso sendoak eman zitzan. [1][2]
Ezaguna da, bestalde, apaiz honek Hego Euskal Herriko errefuxiatuei aterpea ematen egin zuen lana. Berak, beste batzuekin batera, sortu zuen Anai Artea erakundea, zeregin horretan laguntzeko.
Kritika
Lartzabalen obrak ikuslearen entretenigarri izan nahi du. Ardura politikoa ere igartzen da, haatik, haren idazlanetan. Lapurtera atseginean, umore eder askoa dastatzeko aukera bikaina eskaintzen duen obra utzi zuen. Hartzailearen kezketara iristen saiatzen da. Gaien artean pertsonaia historikoen gainean egindakoak gertatzen dira deigarri. Lartzabalek antzerkiaren bidez ikuslearen eskolatze-lan bat edo egin nahi baitu.
- Zein izan dira zu markatu zaituzten erreferenteak, eta Ipar Euskal Herria markatu dutenak?
- Lehena Piarres Xarriton. Euskal Munduan sartu nintzen berari esker, eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriaren zati bat horrelakoa da berari esker. Ekonomia arloan inportantea izan zen Jean Errekart, barnealdeko laborantza munduarentzat. Politikan, Mixel Labegerie, euskal nortasuna pizten lagundu zuelako. Kulturan, Piarres Lartzabal, abertzale ez ziren anitz abertzaletu zirelako haren antzerkiei esker.