Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa Euskal Herrian literatura arlo horretan egiten den jarduera da, eta, euskaraz, hizkuntza horretan egiten dena bakarrik eman dezake aditzera. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionaletik hasi eta nazioarteko ikus-entzunezkoen eragin zuzena duten joeretaraino.
1915ean, antzerkigintza berpiztuko zuen Euskal Iztundea jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... ere. Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena Toribio Altzaga izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, Aterako gera (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak Donostia eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik.
Katalina Eleizegi «euskal antzerki modernoaren ama»-tzat hartu izan da.[2]1916an estreinatu zuen Garbiñe antzezlana. Ongi ezagutzen zuen Euskal Herria; bazter askotan ibilia zen, eta kultura handiko emakumea zen.[3]
1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga Ondarretan kartzelan sartu.[4]
XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[5] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.
Gaur egun, euskarazko literatura-generoetarik atzenduena dugu antzerkia.
Kronologia
1494. urtean, IruñeanJoan Albretekoa eta Katalina Foixekoa errege-erregina izendatzean egindako ospakizunetan jokatutako antzerkien artean, izan zen euskarazkorik. Euskarazko kopla batzuk gorde dira, izan ere.[6]
1634an, lehendabiziko pastoral erregistratua egin zuten, Atharratzen, Jundane Jakobe handiaren trajeria izenburukoa. Erregistratuta ez badaude ere, XVI. mendean Zuberoan antolatu ziren lehen maskaradak .
1969an Barkoxen, astolaster zahar bat eman zuen Germain Lechardoyek, Jakes OihenartenKaniko eta Beltxitina. Azken astolasterrak 1930ean egin ziren; poliziak eta elizak debekatuta desagertu ziren.[6]
1983an, Marijane Minaberrik antzerki lan batzuk bildu (Joanes Zirtzil, Manexen nahigabeak, Auzitegian, Marikitaren otoitza, Eri haundia eta Abereen eguberri), eta argitara eman zituen Haur antzerkia bilduman.[7]
1996an, Tanttakak arrakastaz estreinatu zuen El Florido Pensil, Andrés Sopeñak idatzia eta izen bera duen liburuan oinarritua. Urte hartan bertan, Deabru Beltzak kale-antzerkiko taldea sortu zuten Bilbon. Akusa « Mirandolina Ostalersa ederra »
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Nahiz eta Azpeitian 1983tik ospatu diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen helburu garrantzitsuenetakoa antzerki amateurrari bultzada ematea izan den, antzerki profesionalak ere izan du bertan leku garrantzitsua. Lehenengo edizioa, 1983koa, talde amateurrekin bakarrik egin bazen ere, 1984an hiru talde profesionalek hartu zuten parte. 1987. urteaz geroztik, hainbat eta hainbat izan dira euren lanak jende aurrean lehen aldiz Azpeitian aurkeztu dituzten antzerki talde profesionalak.[9]
↑Koldo Mitxelena Kulturunea, «Garbiñe Andere Katalin Elizagi'k yru antzezkitan antolatuba»; 11 koaderno ; 28 cm edo txikiagoak + gutunazal 1. Fondo gordeak 091 ANT doc-59.