Paco Sagarzazu Badiola (Donostia, 1940ko urtarrilaren 31 - ) euskal aktorea da.
Biografia
Bere lehen kontaktua zinema munduarekin idazketarako bokazioarekin lotuta dago. Xaribari antzerki taldeak interpretatutako Balantzatxoa izeneko haurrentzako antzezlan bat idatzi zuen. Juan Miguel Gutiérrez zuzendariak muntaia ikusterakoan zinemara eramatea proposatu zion eta 1978an, haurrentzat euskaraz filmatutako lehen film luzea bilakatu zen. Klara Badiola aktorearen bitartez, Segoviako ihesa filmaren castingera aurkeztu zen eta bertan paper bat lortu zuen. Hortik aurrera, zinema munduan arituko da lanean hainbat produkziotan parte hartuz.[1]
1976az geroztik, 40 urteko ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak ordutik. Dozenaka telebista saiotan, antzezlanetan eta filmetan parte hartu du 40 urteko ibilbidean; besteak beste, Ehun metro (1986) Obaba (2005), Aupa Etxebeste! (2005) eta Agur, Etxebeste! (2019) euskal film ezagunetan[2].
2023ko irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiak, EPE (Euskal Produktoreen Elkartea )[3] eta IBAIA ekoizle-elkarteek[4] ematen dute ohorezko saria da eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko ematen den Zinemira saria jaso zuen[5][6].
Lanak
Filmak
Telebista
- La familia Mata (2007)
- Cuéntame (2007)
- La mandrágora (2006)
- Un paso adelante (2005)
- Un lugar en el mundo (2003)
- Policías, en el corazón de la calle (2001)
- Hospital Central (2002)
- Calígula (2001)
- El comisario (1999-2000)
- Ehun metro
Antzerkia
- Calígula
- El Florido Pensil (1996)
- El hombre que confundió a su mujer con un sombrero
- La Camisa
- Las Sillas
- Tartufo
- Palabrarismos
- Las Criadas
Erreferentziak
Kanpo estekak