Felix Markiegi Olazabal (izengoitia: Peli Markiegi edo Markiegi´tar Peli ; Deba, Gipuzkoa, 1905eko irailaren 23a - Bahia Blanca, Argentina, 1946ko abuztuaren 6a) gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea izan zen.
Biografia
Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean: bere bi anaia, Jose idazlea eta Polentzi Debako alkatea biak exekutatu zituzten frankistek eta bazuen beraz, motiborik, erbesteratzeko.
Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.
Lanak
Poesia
Antzerkia
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Erreferentziak