Antzerkia jorratu du gehienbat bere sorkuntza-lanetan. Hain zuzen ere, birritan irabazi du Toribio Altzaga Saria: 1998an Jon gurea, Parisen hatzana lanarengatik, eta 2001ean Aldi joana, Joana antzerki lanarengatik. 2002an, Elurrezko eskeletoa ere argitaratu zuen. 2012an, berriz, Bi komedia eta erdi, eta Tragedia emea antzerki-lanek ikusi zuten argia (Hiria). Narratibari dagokionez, berriz, Innis Fodhla, amonaren ipuin irlandarrak ipuin-bilduma argitaratu zuen 1995ean (2012an berrargitaratua), Henrike higanota 2004an (del Olmok berak gaztelerara itzulia), eta Hiltzaile Ilegorria, zeinari esker irabazi baitzuen Irun-Kutxa euskarazko nobela saria.
Itzulpengintzaz eta literaturaz eskolak eman ditu UEUn, EHUn eta beste hainbat erakundek antolatutako ikastaroetan. Bestalde, artikulu ugari idatzi du euskal itzulpengintzari buruz.[2][3]
Itzultzaile eta interpretea
EIZIE elkarteko lehendakari izan zen 2003tik 2005ra bitarte, lehenago idazkari nagusia ere, eta elkarte horren hainbat proiekturen eragilea. Adibidez, Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria da 2006az geroztik, aldizkarian literatur itzulpengintzaz idazten du ere.[4]31 eskutik blogeko parte hartzaileetako bat izan zen hilero artikulu ba idatzi zuen 2013tik 2016ra bitarte.[5]
Hiltzaile ilegorria (2004, Kutxa). Polizia-nobela honek Irun Kutxa saria jaso zuen. Polizia-generoko lana da, Erdi Aroko dokumentu bati buruzko ikerketa filologikoa egin zuten, hilketa bati eta Euskal Herriko lehendakariaren aurkako atentatu-saiakera bati buruzko ikerketarekin.[6]
Aldi joana, Joana (2001, BBK - Euskaltzaindia). Nafarroako erregina izan zen Joana Albretekoa protagonista duen lan honek ere Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga saria jaso zuen.[7] Aktore-talde batek antzezlan bat aurrera ateratzeko duen zailtasuna erakusten da obran.
Itzultzea berridaztea da, beraz, itzultzea idaztea da, itzultzailea ere bada idazlea. Itzulpengintza neurri handi batean teknika da, baina baita artea ere. Ekintza moduan gauza komun asko dituzte idazteak eta itzultzeak.