Sumendiaren azpian

Sumendiaren azpian (ingelesez: Under the Volcano) Malcolm Lowry idazle ingelesaren nobela ospetsuena da, 1947an argitaratua. Idazle hau obra bakarreko idazlea dela esan daiteke, hainbat poema eta beste narrazio batzuk idatzi arren. Erreferentzia klasikoz jositako alkoholismoaren gaineko idazlan semiautobiografiko hau biribil-biribiltzat dute adituek Sumendiaren azpian nobela. John Huston zinema-zuzendariak pelikula bat errodatu zuen nobela honekin 1947an Mexikon.[1]

Nobelan kontatzen da 1938ko Defuntuen Eguna Mexikoko Quauhnahuac hiri asmatuan (Cuernavaca alegiazko bat?) beste edozein egun bezalakoa izan daitekeela Geoffrey Firmin britainiar kontsularentzat, haren azken eguna izango den arren. Mozkorti baten eldarnio alkoholiko etengabeko bat da eleberri hau, alde batera, delirium tremensaren menpeko izaten zen idazle batek sortua, baina aldi berean distiratsua ere bada kontsularen jokaera. Esan liteke Lowryk testu jori, barroko, jostalari, iradokitzaile eta askotariko bat ondu zuela, tintaz ez ezik, alkoholez eta are bere odolez ere izkiriatua, literaturaren historian bitxi bakan gisa geratu dena.[2]

Karlos del Olmok egindako euskarazko itzulpena Literatura Unibertsala sailean argitaratuta dago.

Erreferentzia_zerrenda

  1. Under the Volcano //Bajo el volcán IMDb datu-basean
  2. Sumendiaren azpian liburuaren fitxa Literatura Unibertsala sailean

Kanpo estekak