Sara Cozar Valbuena (Ordizia, Gipuzkoa, 1980ko abuztuaren 12a) euskal aktorea da.[1][2] "Goenkale" telesaio famatuan lanean ibili ondoren, "Emaztegaiaren semea", "Hil arte bizi", "Maitasunaren ostean maitasuna" edo "Las mujeres de verdad tienen curvas" antzezlanetan jardun izan du. Zineman, 10 filmetan parte hartu du aktore moduan, horien artean daude 20.000 especies de abejas (2023),[3] Erlauntza (2020), Hil Kanpaiak (2020), eta Agur Etxebesteǃ (2019).
Donostiako 61. Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuen, eta Zinemaldiko Zinemira ataleko aurkezlea ere izan zen.
2014an Huhezinema film laburren jaialdiaren aurkezlea izan zen, eta hurrengo urtean, Arrigorriagako 2015eko Film Laburren Jaialdiko epaimahaikidea izan zen.
AEKko matrikula kanpainetan ere parte hartu du.
Telebista
Antzerkia
Zinema
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak