Artikulu hau ordiziar aktoreari buruzkoa da; euskal idazlea gaitzat duena beste hau da: «Mikel Garmendia Ugarte»
Mikel Garmendia Agirre, ezizenez Kutturru[1] (Ordizia, Gipuzkoa, 1945ekourtarrilaren 22a - Donostia, 2005ekoabuztuaren 6a) aktorea izan zen. Euskarazko antzezlerik ezagunenetarikoa izan da batez ere telebistan egindako lanengatik, guztien gainetik "Goenkale"ETBko telesaioagatik. Hala ere, zineman 25 lan baino gehiagotan hartu zuen parte, eta antzerkian ere nabarmena izan da bere presentzia. «Euskal Herriko aktore profesionalen dekanoa» zela argitaratu zuen Berria egunkariak, haren hilberrian.[2]