Alfonso Ungría Ovies (Madril, 1943ko martxoaren 30a - ) zinema zuzendari espainiarra da.
Biografia
Ekonomikak ikasketak egin zituen. Antzerkia hasi zuen baina gero zinemara pasa zen. Escuela de Argüelles-en parte hartu zuen. Ehun NO-DO baino gehiago zuzendu zituen baina egun batean putetxeko bizitza kontatzen zuen monografiko bat egin zuen eta lanetik bota zuten. Bere lehen bi filmak, El hombre oculto eta Tirarse al monte, frankismoak zentsuratu zituen.
Film labur batzuk egin ondoren, El hombre oculto (1970, Gizon ezkutatua) izan zuen lehenengo film luzea. Zinemaz gainera, telebistarako filmak eta sailak egin izan ditu Espainiako telebista publikorako: Hasta luego, cocodrilo (1991). Soldados du bere filmik bikainena, Max Auben Las buenas intenciones (Asmo onak) eleberrian oinarritua. Bi film egin zituen Euskal Herrian: Albaniaren konkista (1983) eta Ehun metro (1986).
Filmografia
Zuzendari:
Aktore:
Gidoigile:
Erreferentziak