- Ez nahasi 100 metros hispano-portugaldar filmarekin.
Ehun metro 1985. urtean eginiko euskal film bat da, Alfonso Ungríak zuzendua.[1] Filma Ramon Saizarbitoriaren izen bereko eleberri famatuan oinarritua dago eta Alfonso Ungríak eta Usoa Urbietak zinemarako moldatu zuten.[2]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Etakide batek (Jon), poliziarengandik ihesi, goizeko lehen orduetan Donostiako Konstituzio plazan eraila izan aurretik korrika egiten dituen azken ehun metroak (hortik datorkio izenburua) kontatzen ditu. Ihesean, flashbacken bidez, bere haurtzaroko bizipenak, klandestinitateko egunak eta iraganeko amodiozko harreman bat gogoratzen ditu, Jonen ihesa egunkarietako titularrekin, beste gazte bati egindako itaunketa polizialekin eta kaleko jendearen iruzkinekin ere tartekatzen direlarik. Heriotza gertatu den tokitik gertu poliziak atxilotu eta itaundutako beste gaztea etakidearekin halabeharrez loturik suertatuko da.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak