Xabier Mendiguren Elizegi
Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 3a - ) euskal idazlea eta editorea da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen.[1]
Lanak
Hainbat genero landu du: haur eta gazteentzako ipuinak, helduentzako ipuinak, eleberriak, eta antzerkia. Azken genero horrek zituen irakurle urriak ikusita, antzerki lanak idazteari utzi zion 1990eko hamarkadaren erdialdean. Literaturako sari ugari jaso du, hala nola: II. Telesforo Monzon Saria (antzerkia), Xabier Lizardi saria (haur literatura), Toribio Altzaga Saria (antzerkia), Bizenta Mogel Saria (ipuina), Tene Mujika saria (ipuina), Donostia Antzerki Saria (antzerkia) eta Pedro Inazio Barrutia Saria (antzerkia).
Narrazioak
- Sei ipuin amodiozko (1986, Susa)
- Hamalau (1992, Elkar)
- 16 ipuin amodiozko (2002, Susa)
- Opor ezberdinak (1995, Elkar)
- Ene dama maite horri (1996, Elkar)
- Errautsen distira (2002, Elkar)
- Bihotz gosetien Kluba (2005, Elkar)
- Arima enkoniatuak (2006, Elkar)
- Bizitza homeopatikoak (2008, Elkar)
- Vikingoen sorterrira[Betiko hautsitako esteka] (2010, Elkar)
- Il viaggiatore pusillanime (2011, Argia)
- Arantzak barrurantz (2014, Elkar)
- Neguko hondartzak (2017, Elkar)[2]
Nobela
Haur eta gazte literatura
- Estitxuk pirata izan nahi du (1987, Elkar)
- Negu gorriko lagun berriak (1988, Elkar)
- Tangoak ez du amaierarik (1988, Elkar)
- Joxemeren ohelikopteroa (1988, Elkar)
- Joxemeren ohelikopteroa eta kupel artomikoa (1989, Elkar)
- Joxemevski astronauta (1989, Elkar)
- Ezin da ipuinik asmatu, ala? (1989, Elkar)
- Harrika (1990, Elkar)
- Katuen matxinada (1990, Elkar)
- Puxkin (1991, Elkar)
- Joxeme eta eroen ohelikopteroa (1991, Elkar)
- Joxeme gerrara daramate (1992, Elkar)
- Ametsen kontrabandista (1992, Elkar)
- Telejoxeme (1992, Elkar)
- Patakon (1992, Elkar)
- Irakasle alu bat (1996, Elkar)
- Obsexuen kluba (1997, Elkar)
- Kanibalaren kaiolan (1998, Elkar)
- Txakurraren alaba (2000, Elkar)
- Joxeme ezkirol (1997, Elkar)
- Zergatik ez du kantatzen txantxangorriak? (1997, Elkar)
- Kosk egiten dut (2001, Elkar)
- Miss Txatarra (2007, Elkar)[4]
- Joxemeren asmazioak, Elkar (2009)[5]
- Itsasoko loti ederra, Elkar (2009)[6]
- Egun bat Petre Romanescuren bizitzan, Erein (2009)[7]
- Hiru triku, hiru truku, Elkar (2010)[8]
- Buelta bat aitontxuarekin, Elkar (2010)[9]
Antologia
Antzerkia
Kronika
Artikuluak
Autobiografia
Bloga
Bloga sortu zuen Eibar.org elkartearen komunitatean 2004ko uztailean. Geroztik, hainbat izenburu izan du blog horrek: Egunen harian, Paperjalearen dieta, Normalak bagina bezala, Nire uste harroan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|