Koldo Izagirre

Koldo Izagirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKoldo Izagirre Urreaga
JaiotzaAltza1953ko ekainaren 21a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, itzultzailea, film-zuzendaria eta poeta
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0412706 Inguma: koldo-izagirre-urreaga Literaturaren Zubitegia: 66 Edit the value on Wikidata

Koldo Izagirre Urreaga (PasaiaAltza, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 21a) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntza batzuetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.[1]

Ibilbidea

1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 1980ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizkaria atera zuen. Jose Mari Olaizolarekin batera Ustela argitalpenak bultzatu zituen, idazle gehienetan berrien eta ilustratzaileen lankidetza, ordura arte urria, praktika ohiko bihurtuz. 2000. urtetik aurrera XX. mendeko 40 euskal poetaren antologiak apailatu zituen Susa argitaletxean. Sareko Armiarma literatura proiektuko bultzatzaile eta lankidea da.[1]

Gabriel Arestik aspaldian idazle galegoekin zabaldutako harremanaren bidea berreskuratu zuen 1976an bere lehen itzulpen lanarekin: Castelaoren Kristalezko begia: eskeleto baten oroimenak (Kriselu, Donostia). Orduz geroztik berrogeitaka dira argitaratu dituen itzulpen lanak argitaletxe eta sail ugaritan, literatura unibertsalaren bilduman barne. EIZIE sortu zuen taldeko kide izan zen eta zuzendaritza taldeko kide 1988-1991 urteetan.[1]

Galegotik egindako itzulpenen adibideak dira honako hauek: 1985ean Manuel Maríaren bi antzerki-lan Antzerti aldizkarian (Berengela izeneko otarantza baten ibilketak eta biribilketak eta Maiatza zorabiatuaren pastorala izenburuekin),[2][3] eta 2005ean Manuel Maríaren beraren 32 poema, hizkuntza bietan Antoloxía homenaxe 32 poemas galegos coa sua traducción ao éuscaro liburuan argitaratu zituen Pasaiako Udalarekin, Gipuzkoako Galiziako etxeekin eta Fato Cultural Daniel Castelao elkartearekin .[4]

1990ean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu, besteak beste, Fernando Amezketarra, Txirrita eta Lazkao Txiki bertsolariei buruzko telesailak egin zituen gidoilari gisa Juanba Berasategirekin eta ETBrekin.[5]

Behin baino gehiagotan egon da Euskadi Saria merezi izatetik hurbil, baina uko egin izan dio saritua izateari, publikoki bezala pribatuki. Utikan Euskadi Sariak manifestu ezagunaren bultzatzaile eta sinatzaileetako bat da.[6][1]

Idazlan batzuk

Poesia

Eleberrigintza

Narrazioa

Antzerkia

Gidoilaria

Donostian (2010)

Biografia

"Autopsiarako frogak fatalismoaren kontra" hitzaldia Bilbo hiria irratian

Hiztegigintza

Kronika

Saiakera

Abestietako hitzak

Badok.eus atarian 40 baino gehiago dira Koldo Izagirreren hitzak dituzten abestiak, besteak beste hauek:[15]

Itzulpenak

Gabriel Arestik aspaldian idazle galegoekin zabaldutako harremana berreskuratu zuen 1976an bere lehen itzulpen lanarekin, Castelaoren Kristalezko begia: eskeleto baten oroimenak, (Kriselu, Donostia). Harrezkero asko dira argitaratu dituen itzulpen lanak argitaletxe eta sail ugaritan, Literatura Unibertsala bilduman barne. Hainbat hizkuntza eta autore landu ditu: Hikmet, Vian, Saint-Exupery, Barthes, Brodsky. Juan Gelman, Eluard, Victor Hugo, Celan, Mérimée, Maiakovski eta abar. Hala ere bereziki azpimarratu behar da Galizia (Manuel Maria, Uxio Novoneyra, Manuel Antonio, Dieste, Xabier P. Docampo, Rosalia de Castro) eta Kataluniako literaturarekin (Salvador Espriu, Joan Salvat-Papasseit) ezarri izan duen lotura sendoa.[1]

“ZUHAITZEN LIRIKA” Ibilbide literarioa gidatzen Intxaurrondon (2022-04-30)[33]

Antologiak

  • Euskal literaturaren antologia. Elkar-Ikastolen Elkartea, 1998. Xabier Mendigurenekin elkarlanean
  • Elurra ikusi dut. Xabier Leteren poemak. Elkar poesia, 2017, 304 or. ISBN: 978-84-9027-588-7.
Intxaurrondoko Etxepare Plazan Koldo Izagirre (eskuinaldean) ibilbide literario batean Bernat Etxepareri buruzko azalpenak ematen.[36]

Beste kolaborazioak

Metxa pertsonaia eta agirretartasuna

Metxa pertsonaia

Metxa agure ibiltaria pertsonaia literario sortu zuen Izagirrek 1991n argitaratutako Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak ipuin liburuan.[37] Izagirrek bigarren liburu bat argitaratu zuen 1999an Agirre'tar Nikola "Metxa" pertsonaia berreskuratuta, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak eleberria. Itzulpenek eta sormen-lanek erakutsi dute pertsonaia interesgarria eta emankorra izan dela.

Lehenik, gaztelerara itzuli ziren Metxa protagonistatzat duten bi nobelak: Malandanzas de un Aguirre llamado Mecha (1997, Hiru), eta Nuevas prisiones del viejo Aguirre (2001, Ttarttalo). Bigarrenik, beste sormen-lan batzuen iturri bihurtu zen Metxa pertsonaia literarioa: batetik, Metxa (2003) antzerki-lan honetan, eta, bestetik, Pablo Sastrek atonduriko lagunen zerrenda luzean, Eguzkipekoak (2003) lanean, Metxa pertsonaia literarioa ere aipatzen da. Zalantzarik ez, nortasun handiko eta nortasun bereziko pertsonaia literarioa sortu zuen Koldo Izagirrek, eta maila bereko interpretazioa egin zuen Soroizek antzezlanean.[38][39]

Agirretartasunaz (Koldo Izagirre, Egunkaria, 1991)

Agirretartasunaren kontzeptuak gidatzen du Metxa zaharraren nortasuna. Agirre'tar Nikola, "Metxa", 77 urteko agirretarra dugu. Batean, bere herrian Pelton turbina sartzen saiatuko da; bestean, gerra zibilean abiadore izan zela esango digu; hurrengoan. tanke-gidaria izan zela gogoratuko du. Auskalo zer ez ote duen egin edo esan Metxak. Agirretar on bat bezala. sorpresa huts bihurtzen zaigu Metxa bere jarrera, pentsamendu eta ekintzekin. Ez da erraza agirretar bat zer den esatea. baina. zerbait esatekotan. pertsonaia maitagarria dela esan behar. Behin baino gehiagotan etorriko zaio irakurleari irribarrea Metxa egoskor maitagarri honen ibiliak eta eroriak irakurtzean.

Honela definitzen Metxak berak: “Agirretartasuna ez baitu sorlekuak ematen, baizik eta erorikoen minak” Hortaz, agirretartasunak nolabait sorlekuak emaniko tasunak (eta mugak) ezeztatzen ditu, eta, era berean, sorlekuaren ideia du abiaburu. Ondorioz, agirretartasunaren kontzepzioak euskalduntasunaren eta abertzaletasunaren diskurtso zenbait jartzen ditu auzitan.[40]

Bide horretatik, nortasun paradoxiko eta ironikoa du Metxa zaharrak. Izaera paradoxiko hori bateraezinak diren bi munduren artean mugitu beharrak eragin duela iradokitzen da nobelan: norbanakoaren mundua (mendebaldeko kulturaren diskurtsoa, askatasunaren bilaketarako eremua), eta giza taldearen edo gizartearen mundua (norbanakoaren askatasun horri nolabaiteko mugak ezartzen dizkion esparrua). Hartara, aldi berean bi aukeraren artean kulunka dabil pertsonaia: askatasuna eta determinazioa. Alde batetik, ekin eta hautatu egin ahal du; eta, beste alde batetik, arauak eta mugak ditu. Ondorioz, nobelak askatasuna du hausnarketa-gai nagusi.[40] Lehenengo eszenan honela kantatzen dute aktore guztiek:[41]

Metxa pertsonaiaz, agirretartasunaz (2003)
Agirretarren bandera/ hartu dute hankapera
Gure ametsen kondarrak doaz/ errekan behera.
Ikusirikan galera/ askok egin du atzera
Ezin omen da poza ekarri/ minduen aldera.
Agirretarrak zer garen/ esango dugu bigarren
Zutik irauten saiatzen gara/ erori arren.
Ez bagabiltza azkarren/ ez da gaudelako herren
Munduko zoro guztiak gara/ lagunak elkarren.

Erreferentziak

  1. a b c d e Izagirre Urreaga, Koldo. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  2. María, Manuel; Izagirre, Koldo. «Antzerti / 72 zenbakia. BERENGELA IZENEKO OTARANTZA BATEN IBILKETAK ETA BIRIBILKETAK eta MAIATZA ZORABIATUAREN PASTORALA» antzerti.armiarma.eus (Antzerti) (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  3. BERENGELA IZENEKO OTARANTZA BATEN IBILKETAK ETA BIRIBILKETAK eta MAIATZA ZORABIATUAREN PASTORALA(deskargatu pdf fitxategia, 2Mb) 72. zk., 1985eko ekaina.
  4. a b Manuel María; Izagirre, Koldo. (2005). Antoloxía homenaxe 32 poemas galegos coa sua traducción ao éuscaro. Fato Cultural Daniel Castelao ISBN 84-609-7931-8. PMC 433051910. (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) «Dibujos animados con bertsolaris como protagonistas, hoy, en Hitzetik Hortzera» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  6. «Utikan Euskadi Sariak» www.utikan.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  7. «Lotura Films » Kalabaza Tripontzia» loturafilms.eus 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  8. Berasategi, Juanba; Goya, Luis, Izagirre, Koldo, Oskorri (Grupo musical), País Vasco, Departamento de Cultura y Turismo, Euskal Telebista, Guipúzcoa, Diputación Foral. (1989). Kalabaza Tripontzia. Irusoin PMC 434783672. (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  9. «Lotura Films » Fernando Amezketarra» loturafilms.eus 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  10. «Lotura Films » Lazkao Txiki» loturafilms.eus 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  11. (Ingelesez) «Lotura Films » Txirrita» loturafilms.eus 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  12. Izagirre, Koldo; Fano, Dani; Agirre "Garluk", Ekaitz. (2021). Sasi artean Elgeta. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea ISBN 978-84-124067-6-4. PMC 1313656094. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
  13. dantzancom. «Sasi artean Elgeta» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  14. «Euskal lokuzioak sarean - Intza Proiektuari buruz» intza.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  15. «Badok.eus. Koldo Izagirreren hitzak abestietan» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  16. «Iratze okre geldiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  17. «Mea kulparik ez» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  18. «Datorrena datorrela» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  19. Oskorri. (2009). Ilargia nahi zuen atzeman. (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  20. «Landalan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  21. «Denboratik at» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  22. «Apoaren edertasuna» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  23. «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  24. Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  25. Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  26. «Hain zuzen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  27. «Real politik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  28. «Zortziko txiki bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  29. «Antzinako bitxikeria ineditoak (1971-2002)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  30. «Besamotzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  31. «Biok» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  32. «Egon edo ez egon» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  33. “Zuhaitzen lirika” ibilaldia Koldo Izagirrerekin (2022-04-30) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  34. Gauezko hegalak / Karlos Del Olmo. (Eizie.org, 2009-02-27). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  35. Aitzindarien zama /Ion Olano ( (Gara, 2009-04-24). (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  36. Ibilbide literarioa Intxaurrondoko kaleetan Koldo Izagirrerekin (2021-11-20) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  37. «Metxa antzezlana» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  38. Retolaza, Iratxe. [https://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=25 Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) - AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) Koldo Izagirre. ] Euskara Institutua. EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  39. «Iratxe Retolaza Agirre zaharraren kartzelaldi berriez» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  40. a b Retolaza, Iratxe. [https://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=25 Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) - AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) Koldo Izagirre. ] Euskara Institutua. EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  41. «Metxa antzezlana» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak