Antoine de Saint-Exupéry idazlea Lyonen jaio zen, 1900eko ekainaren 29an, familia noble eta aberats batean.[2][3][4] Hiru urte zituela, aita galdu zuen. [5]
Txikitatik, hegaztien moduan hegan egin nahi zuen. Bederatzi urterekin, herriko arotzaren laguntzaz, hegan egiteko makina bat asmatu zuen, txirringa bat erabilita.[6]
Gazteluan, etxeko leku gustukoena billar-gelan zegoen liburutegia zuen.[7]
Gaztetan ezagutu zuen bere lehen amodioa, Louise de Vilmorin; 1923an, ezkontza-planak izan arren, emakumearen familiak ez zuen Antoine onartzen eta bertan behera utzi zuten. [9]
Aireko postan lan egin zuen, Aéropostale konpainian, hain zuzen. Enpresa honen filial bateko zuzendaria izan zen, Buenos AiresekoAeroposta Argentina.[10][11]
1942ko uda bukaeran hasi zen Printze Txikia idazten, Long Islanden kokaturiko Bevin House izeneko etxean.[16] Liburuaren sorreran gerrari ihes egiteko eta berriz jaiotzeko beharraren sentimendua agerian dago.[17]
New Yorkera ihes egin zuen, baina laster itzuli zen, aliatuen eskuadroi batean Mediterraneoan zehar hegan egiteko.
1998an, arrantzale batek zilarrezko besoko bat aurkitu zuen Marseillako kostaldean, eta Saint-Exupéryrena zela egiaztatu zuten. 2003ko urrian, bere hegazkinaren hondakinak aurkitu zituzten, besokoa aurkitu zuten lekutik hurbil. Hala ere, oraindik ez dira ezagutzen Saint-Exupéryren istripuaren zioak: alemanek eroraraztea, hegazkinaren akats mekanikoa, pilotuak sufritutako bihotzekoa edo oxigeno falta hartu dira kontutan.
Bere pilotu esperientzietan oinarritu zen liburu gehienak idaztean. Salbuespena, Le Petit Prince (Printze txikia) liburua izan zen.
1935eko abenduaren 30ean, 19 ordu eta 38 minutuko hegaldi baten ondoren, Saint-Exupéry eta bere nabigatzailea zen André Prevot beharrezko lurreratze bat egitea behartuta ikusi ziren Saharako basamortuan, Libiako lurraldean, Saigonera bidean zeudela. Hegazkina Caudron C-630 Simoun n7041 bat zen eta harekin Paristik Saigonerako bidaiaren denbora errekorra hautsi nahi zuten 150 000 frankoko sariagatik. Istripuan ez zen inor hil, baina deshidratazioaren ondorioak jasan zituzten; ez zekiten non zeuden eta beraien memorien arabera, mahatsak, bi laranja eta ardo pixka bat zeukaten jateko. Ikusmen eta entzumen haluzinazioak pairatu zituzten eta hirugarren egunean hain zeuden deshidratatuta, ezen transpiratzeari utzi baitzioten. Laugarren egunean, gameluak zeramatzan beduino batek aurkitu eta bizitza salbatu zien. Terre des hommes kontakizunak esperientzia honi egiten dio erreferentzia.
Desagerpena
Ipar Amerikan 27 hilabete igaro ondoren, Saint-Exupéry Europara itzuli zen Frantziako Armadan hegan egitera eta Aliatuekin batera borrokatzera Mediterraneo inguruko eskuadroian. Beste pilotu batzuekin batera, P-38 Lightning eskuadroi batera egokitua izan zen. Hegazkin bat motorreko akats baten ondorioz izorratu ostean, lurrean geratu zen 8 hilabetetan zehar, baina iparramerikarrek berriro egokitu zizkioten hegazkin-misioak.
Bere azken misioa tropa alemaniarraren mugimenduak jasotzea izan zen Rodanoko haranean, aliatuek Frantziako hegoaldea inbaditu aurretik; misioa Dragoi Operazioa izenez ezagutzen da. 1944ko uztailaren 31n, 8:45an, Lightning P-38 batean hegaldatu zen Korsikatik, 6 ordurako gasolinarekin.
Itzuli ez zenez, 13:00an, René Gavoille kapitainak inguruko radarrak ohartarazi zituen pilotuaren desagerpenaz. 14:30etan, hegazkina desagertutzat jo zen. Abuztuaren 1ean, emakume batek hegazkin istripu bat ikusi zuela baieztatu zuen, Carqueiranneko badiaren inguruan. Intsignia frantziarrak zeramatzan identifikatu gabeko gorputz bat aurkitu zen egun batzuk beranduago Friouleko artxipielagoaren ekialdean.
Itsasoko aurkikuntza
1988ko irailaren 7an, Jean-Claude Antoine Bianco izeneko arrantzale batek Riou irlatik milia erdira identitate eskumuturreko bat aurkitu zuen Saint-Exupéry izenarekin eta bere emazte Consuelorena eta bere editore Reynal eta Hitchcocken izenekin.
2000ko maiatzaren 23an, Luc Vanrell buzeatzaileak hegazkinaren hondakinak aurkitu zituen itsasondoan Riouko irlatik milia erdira, eskumuturrekoa aurkitu zen tokitik nahiko hurbil. 2003ko urriaren 3an errekuperatu ziren hondakinak eta 2004eko apirilaren 7an arkeologoek hegazkina Saint-Exupéryrena zela. Ez zen tiro arrastorik aurkitu. Hala ere, ez da adierazgarria, hegazkinaren zati txiki bat bakarrik lortu baitzen. 2004ko ekainean hondakinak Le Bourgeteko Aire eta Espazioaren Museoari eman zitzaizkion.
Istripuaren eta eskumuturrekoaren kokapena Carqueirannetik 80 km baino gutxiagoko distantzian kokatzen da; hau da, soldadu frantses ezezagunaren gorpua aurkitu zen tokitik. Ondorioz, konprobatu ez den arren, posible da gorpu hori Saint-Exupéryrena izatea eta korronteek garraiatu izana.
2008ko martxoko espekulazioak
1982an, Günther Stedtfeld alemaniarrak (Molders eskuadroiko pilotua izandakoa) 1972ko Der Landser aldizkarian informe bat eta eskutitz bat aurkitu zituen. Hauetatik zera ondorioztatu zen, Saint-Exupéry ehiza-hegazkin batek tiroz bota zuela eta itsasora erori zela. Alemaniarra Robert Heichele zen, egun batzuk geroago Frantzian hil zen arren, informea idazteko eta lagun bati eskutitz hura bidaltzeko denbora eman zion.
2008ko martxoan, Horst Rippert kazetari eta Luftwaffeko pilotua izandakoak La Provence egunkariari kontatu zion nola 1944ko uztailaren 31n P-38 Lightning bat tiroz bota zuen Sain-Exupéryren hegazkina aurkitu zen toki inguruan. Rippertek, Mediterraneoa zeharkatzen ari zela, enblema frantses bat zuen hegazkina ikusi eta erasotu zuela esan zuen. Ondoren, itsasora nola erori zen ikusi omen zuen.
Hala ere, artxibategietako iturriek (Luftwafferen irrati elkarrizketak dituena) Saint-Exupéry ez zuela hegazkin alemaniar batek bota diote.
Lan literarioa
Bere ibilbide literarioaren sorrerak lotura estua du bere esperientzia pertsonalarekin, pilotu gisa. Lehenengo lanak erreportaje moduan idatzi zituen: L'Aviateur, Courrier sud eta Gaueko hegaldia (Vol de nuit).
L'Aviateur ipuina Le Navire d'argent aldizkarian argitaratu zuen. Ondoren, Gallimard argitaletxean Courrier sud liburua. Oraindik idazletzat baino gehiago, pilotutzat hartzen zuten Antoine. Gaueko hegaldia idazlanak Femina saria eskuratzean lortu zuen idazletzat ezagutu zezaten.[18]
Pilotuaren esperientzia bakartia dela eta, hausnarketarako joera adierazi zuen beste lan batzuetan: Terre des hommes edo Gerrako pilotu (Pilote de guerre), ñabardura moralista eta humanista batekin.[19]
Printze txikia [musika] Printze txikia: euskal herriko azken lamiña! Donostia KEA L.G. 1984.
Printze txikia [musika] Printze txikia. [kasete] Txontxongillo. Kea, L.G. 1993.
Printze txikia [pelikula] Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry [Beta Bideoa]; Enkarni Genua; Manolo Gómez; [Donostia?] L.G. 1986.
Printze txikia [pelikula] Printze txikia. Zinearaba: zinema estreinaldiak euskaraz aire librean: Ozaeta, 25 abuztua = estrenos de cine al aire libre en euskera: Ozaeta, 25 agosto: Printze Txikia. [Vitoria-Gasteiz] Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Álava L.G. 2017
(Gaztelaniaz) Cerisier, Alban: La historia completa de El principito de Antoine de Saint-Exupéry / Alban Cerisier y Delphine Lacroix. Argitaratzailea: Barcelona : Salamandra, 2013. ISBN: 978-84-9838-559-5
(Gaztelaniaz) Morata, Montse: Antoine de Saint-Exupéry: aviones de papel. Barcelona: Estella Maris, 2016. ISBN 9788416541508
(Gaztelaniaz) Oliver, Cris F. :Asteroide B612. Atlas de los lugares literarios. Barcelona: Montena, 2018. ISBN 9788490438961
(Gaztelaniaz) Ramírez Ortíz, Tomás: Los símbolos en el principito: aproximación a una lectura del cuento de Saint-Exupery. Málaga: ExLibric, 2014. ISBN 978-84-16110-06-3
(Gaztelaniaz) Vircondelet, Alain: La verdadera historia del Principito. Memorias. Madrid: Roca, 2009. ISBN 9788492429875
(Gaztelaniaz) Webster, Paul: Consuelo de Saint-Exupery: la rosa del principito. Madrid: Espasa Calpe, 2001. orr. ISBN 9788423960491
Artikuluak
(Gaztelaniaz) Amézaga, Abraham de: Desnos y Saint-Exupéry : en el centenario del nacimiento de los poetas. Bilbao Pérgola. 2000 Bilbao. ISSN 1133-5823 Bilbao. - N. 139 (jun. 2000), p. X (Pérgola)
(Gaztelaniaz)Antoine de Saint-Exupéry : "in memoriam" : 50 años volando con "El principito”. Peonza : revista de literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 29, p. 14-23, Año jun. 1994
(Gaztelaniaz) Artero, José Antonio: La Aviación en la literatura : libros de altos vuelos. Leer. -- Vol/Nr 134, Paginas 26-31, Año jul.-ago. 2002
(Gaztelaniaz) Díaz-Plaja, Aurora: Antoine de Saint Exupèry : otro centenario entrañable en el mundo de la literatura infantil. Amigos del libro : revista de la Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil. -- Vol/Nr 40, Paginas 35-44, Año abr.-jun. 1998
(Frantsesez) Dupont-Escarpit, Denise Il y a-- : 50 ans : naissait Le Petit Prince. Regards sur Le Petit Prince .Nous voulons lire! Revue d’information sur le livre d’infance et de jeunesse. -- Vol/Nr 101-102, Paginas 25-27, Año dec. 1993
(Gaztelaniaz) Fernández, Victoria: El Principito y Platero : dos aniversarios. CLIJ. ISSN 0214-4123. -- n. 258 (marzo-abril 2014) p. 16-24
(Gaztelaniaz) Frabetti, Carlo : El Principito que no quería crecer. CLIJ : cuadernos de literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 129, Páginas, Año jul.-ago. 2000 p. 26-28
(Gaztelaniaz) González, Juan Manuel: Saint-Exupéry, un gentilhombre moderno. Leer. -- Vol/Nr 134, Paginas 32-33, Año jul.-ago. 2002
(Gaztelaniaz) Iturbe, Antonio G.: Saint-Exupéry : el vuelo del principitotexto, Antonio Iturbe ; ilustración, Joan Cruspinera. Qué leer día a día ISSN 1136-3916 Barcelona : Comunicación y Publicaciones. -- Año 5, n. 46 (jul.-ago. 2000) , p. 90-93
Mariasun Landa Etxebeste: Printze Txikia: haurtzaroaren nostalgia. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 3. zkia 2000, 61-62 or.
Mariasun Landa Etxebeste: Printze Txikia: haurtzaroaren nostalgia. Bilbao Udal Kazetan. Pérgola,141. zkia., 2000.eko abuztua.
(Gaztelaniaz) Landa Etxebeste, Mariasun: Descubrir, leer, experimentar "El Principito". Platero : revista de literatura infantil-juvenil. -- Vol/Nr 116, Paginas 12, Año oct. 2000
(Gaztelaniaz)Rivera, Maika: Saint-Exupéry: poesía para contar el mundo. Leer, ISSN 1130-7676, Año 32, Nº. 274 (agosto), págs. 72-73
(Gaztelaniaz)Vázquez, Amparo: Cien años de Antoine de Saint-Exupéry. Primeras noticias. Literatura infantil y juvenil. -- Vol/Nr 172, Paginas 120-121, Año sep.- oct. 2000
Erreferentziak
↑ abLiteratura Unibertsala: Batxilergoa I, 291 orr.. Donostia: Erein ISBN978-84-9109057-1..
↑(Gaztelaniaz)Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 26 orr. ISBN 9788423960491. .
↑(Gaztelaniaz)Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 27 orr. ISBN 9788423960491. .
↑(Gaztelaniaz)La historia completa de El principito de Antoine de Saint-Exupéry /[textos y documentos reunidos por Alban Cerisier y Delphine Lacroix, traducción de El principito de Bonifacio del Carril] Argitaratzailea: Barcelona : Salamandra, 2013. ISBN: 978-84-9838-559-5. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
↑(Gaztelaniaz)Quillien, Christophe. (2016). El principito; enciclopedia ilustrada. Barcelona: Planeta, 22 orr. ISBN 9788423960491. .
↑(Gaztelaniaz)Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4. , 498 or..
↑Morata, Ana. (2016). Antoinde Saint- Exupéry: Aviones de papel. Barcelona Stella Maris ISBN 9788416541508. , 299 or..
↑ [http://www.eizie.eus/en/Argitalpenak/Senez/20021001/lopezAn analysis of Children's and Young People's Literature translated into Basque: Functions, influences, and strategies / Manu Lopez Gaseni
itz. Mikel Morris (Senez, 2002-10-01). ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).