Femina saria |
---|
|
|
|
|
Jatorrizko izena | (fr) Prix Femina |
---|
Mota | literatura sari |
---|
Indarraldi | 1904 - |
---|
Herrialdea | Frantzia |
---|
|
|
|
Prize money (en) | baliorik ez |
---|
|
|
|
Femina saria (frantsesez: Prix Femina) Frantzian 1904tik ematen den literatura saria da. Sortzaileak La Vie heureuse eta Femina aldizkariak izan ziren. Anna de Noaillesek zuzenduta Goncourt Sariari erantzun nahi zion zeren eta azken honek gizonezko literaturari bakarrik ematen zion harreta eta.[1] Saria emakume-epaimahaitaldeak ematen du, frantsesez idatzitako lan literario bati, prosaz edo bertsoz. Erabakia urtero azaroaren lehen asteazkenean ematen da, Parisko Crillon hotelean.
Historia
Hasiera batean sariaren izena Vie heurese (Bizitza zoriontsu) zen, hori baitzen Hachettek argitaratzen zuen aldizkariaren izenburua. Lehenengo emanaldia 1904ko abenduaren 4an izan zen. Une hartan hogei emakume izan ziren epaimahaiaren partaideak, Goncourt sariarena partaide bikoitza. Gaur egun epaimahaian hamabi emakume daude. 1920ko hamarkadan izena aldatu zuen, ordutik Femina saria izanik hori baitzen Pierre Lafittek sortutako aldizkariaren izenburua. Hasieratik, Goncourt sariarekin zegoen lehiaren ondorioz batek bestea baino lehen irabazlearen izena emateko grina nabarmendu zen; egoera hori 2000. urtean bien arteko hitzarmenaz konpondu zen, urtez urte iragarriaren ordena txandatuz.[2]
Beste Femina sariak
Sariaren irabazleak
1914, 1915 eta 1916 urtetan saria ez zen eman.
1940, 1941, 1942 eta 1943 urtetan saria ez zen eman.
Erreferentziak
Kanpo estekak