1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 3. Edizioa izan zen. Abenduaren 3tik 21era arte ospatu zen Soreasu aretoan eta Antxieta eraikinean, non antzerkiari buruzko erakusketa bat egin zen. Topaketak bere lehen hiru edizioak Soreasun egin bazituen ere, agertoki honetako eszenatokiak taldeentzat segurtasun neurriak betetzen ez zituenez, urte honetan Zelaitxo Zinema aretoa egokitzeko lanak hasten dira eta agertoki hori izango da topaketen gune nagusia 1986tik 2001era arte.
Azpimarratzekoa da edizio honetan, topaketei lehia ikutua kentzeko asmoz, saririk ez banatzea erabakitzen dela eta horrela izan zela bi urtez. 1987an berriro berreskuratu zen sari banaketa.
Gainera, antzerkia gai bezala harturik kongresu bat antolatu zen, honako hitzaldiekin:
Hitzaldiak:“Antzerki amateurra gaur”, “Peñafloridako kontearen teatroa-Patri Urkizu” eta "Antzerkia orain, eta gero…?-Eugenio Arozena”
Debatea:“Antzerkia eta erakundeak”. Aipagarria da debate hau, izan ere, erakunde esta instituzietako ordezkariak gonbidatu baziren ere, horietako inor ez zen aurkeztu debatera.
Kartelaren egilea Beatriz Pozo izan zen, lehiaketa bidez.