1988ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 6. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kaleetan zehar, Enparan dorretxean eta Aitonenan ere ekintza eta antzezlan batzuk ere egin ziren.
Edizio honetan "antzerki normalizazioaren bidea" izeneko topagune bat ere ospatu zen, Enparan dorretxean, bai antzeri taldeentzat eta baita antzerkilarientzat ere. Tamalez, edizio honetan sari banaketa egin zela uste den arren, horien gaineko informaziorik ez dago.
Kartelaren egilea Bittor Larraza izan zen, lehiaketa bidez.