1991ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 9. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kaleetan zehar ere ekintza eta antzezlan batzuk ere egin ziren. Aipagarria da urte honetan topaketei izena aldatzen zaiela, izan ere, Euskal Antzerki Topaketak izatetik Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak izatera pasatzen da. Aldaketa hau, 2002ko ediziora arte mantendua, euskara hutsezko antzerki topaketa bakarra izateagatik egiten da, baita bertara Euskal Herri osoko antzerkigileak hurbiltzen zirelako ere.
Edizio honetan Agustin Zubikarairi omenaldia egin zitzaion, antzerki munduan hainbat urtetan egindako lan handiagatik. Hala ere, beste urteetan ez bezala, irrati lehiaketa ez zen omendu honi buruzkoa izan, izan ere, Toribio Alzagaren heriotzaren 50.urteurrena izanik, honi buruz egitea erabaki zen. Ikasleen irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai.
1991ko epaimahaiaren saria, talde profesionalari, In Fraganti eta Bederen 1 taldeek banatu zuten, eta talde amateurrari Bordaxuri Taldeak "Berantenaz seietan” lanarekin. Kartelaren egilea Imanol Guridi izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan, Azpeitiko Institutuko ikasleek irabazi zituzten bi sariak.
Alba Bosch, Jordi Pesarrodona, Robert Bonet, Gema Guillemany, Abel Garcia, Olga Sala, Albert Viñas, Lluis Tozo, Pep Callau, Mireai Santclimens, Andres Moyano, Josep Noguera, Jordi Casas
Laguntzaileak: Joxe Aranburu, Pilar Aizpitarte, Joxe Kerejeta, Joxeinazio Aizpitarte, Nagore Aranburu, Leire Betegi, Pili Circujano, Imanol Guridi, Jesus Mari Garmendia, Andres Maiz, Fran Arrieta