2002ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 20.Edizioa izan zen. Azaroaren 8tik abenduaren 1era ospatu zen Soreasu antzokian.[1] Hain zuzen, hamarkada bat baina gehiagoren ostean, udalak berriro Soreasu udal antzoki bilakatu zuen eta Zelaitxo eraikina bota egin zuen.[2]
Edizio honetan herriko antzezle Kontxu Odriozolari omenaldia egin zitzaion, urteetan antzerkigintzari eta topaketei egindako ekarpenagatik. Omendaldi egitasmo honen baitan, Pako Aristik bere biografia liburua aurkeztu zuen eta Lakrikun Antzerki Taldeak bere bizitzako hainbat pasadizo biltzen zituen antzezlana egin zuen. [3]
2002ko kartelaren egilea Javier Arizabalo izan zen, lehiaketa bidez. Urte honetan, sari banaketa asko aipatzen dira topaketen aurkezpenean, hain zuzen, ikusleen 4 sari (antzerki, aktore/aktoresa, kontalari eta animatzaile bizi onenak). Sari banaketari buruzko informaziorik ez dago ordea. Gainera, programaren arabera edizio honetan ez zen eskola antzerkirik izan.