1995eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 13. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, Urrestillako frontoian, Sanjuandegiko Aitonenan, enparantza nagusian, udaletxean eta Soreasu antzoki zaharrean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren. Izan ere, edizio honetan topaketek agertokiak zabaltzea erabakitzen du, herritarrek gertuago senti dezaten. Agertoki hauetan talde amateurrek antzeztu zuten.
Hain zuzen, amateur taldeek pisu berezia izan zuten topaketen edizio honetan, 9 antzezlanetik 6 amateurrenak izanik. Arrazoi honengatik, "Antzerki amateur maratoia" deitu zitzaion herrian zehar egin ziren antzerki emanaldi hauei. Aipatzekoa da guztira 5 antzezlan estreinatu zirela topaketa hauetan, estreinatzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Edizio honetan Iñaki Begiristian omendu zuten eta irrati lehiaketa idazle honi buruzkoa izan zen, irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai.
1995eko Ikusleen zein kritikaren sariak Markeliñe Taldearen “Kale gorrian” lanak jaso zituen eta kartelaren egilea Jon Berdejo izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Alegiako San Juan Herri Eskolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak bigarrena. Bigarren zikloko lehen saria Andoaingo Aita Manuel Larramendik irabazi zuen eta bigarrena Tolosako Laskurain Ikastolak.
Joseba Eskudero, L. M. Agirrezabala, Arantxa Egaña, Josu Iriondo, Ainhoa Urbieta, Dorleta Lazarobaster, Irati Agirrezabala, Maider Andonegi, J. M. Oiartzabal, Aitor Larramendi