1983ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 1. Edizioa izan zen. Abenduaren 2tik 21era arte ospatu zen Soreasu Antzokian. Hain zuzen, euskal antzerkigintza indatzea, taldeak ezagutaraztea, antzerki berriak sortzea eta euskara bultzatzea helburu izanda sortu ziren topaketak urte honetan.
Aipagarria da lehen urte honetatik interes handia piztu zutela antzerki topaketek, bai antzerki taldeek bertan antzeztu nahi izateko, baita ikusleen aldetik ere. Edizio hau arrakastatsutzat hartuta, etorkizun oparoko topaketak sortu ziren eta herriko udalak tinko heldu zion bere antolakuntzari.
1983an sari ugari banatu ziren:
Antzerki egokienari: Alegiko Intxurre taldeari eta bere zuzendari Iñaki Begiristaini.
Gizonezko antzezlari onenari: Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI taldeko “Bettiri”. (Peio Berhokoirigoin)
Emakumezko antzezlari onenari: Zarauzko LIZARDI Jakintza taldeko “Maikrux”. (Usoa Ortiz de Zarate)
Zuzendari egokienari: Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI taldeko Daniel Landart.
Felix Irazustabarrena, Karmele Arandia, Joxe Aya, Milagros Begiristain, Jakes Urbieta, Joxe Arraiet, Pili Garmendia, Pilar Jauregi, Iñaki Zubeldia, J. Ramon Marotias, Xabier Olano, Bixente Garaialde
1984an, Eusko Jaurlaritzak, Antzerti Zerbitzuaren bidez emanda, antzerki gidoi egokienaren saria jaso zuen
Pello Otaegi, Itziar Oiarzabal, Juanito Bikendi, Pilar Aizpitarte, Joxe Aranburu, Maritxu Unanue, Abel Izagirre, Mertxe Arregi, Xabier Arregi, Jose Mari Olaizola, Iñaki Bergara, Joxe Zabala
Agertoki apaintzailea: Iñigo Agirre eta Pello Elorza