1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketakgertakari honen 12. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kiroldegian, udaletxean eta Enparan dorretxean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren.
Aipagarria da urte honetan udalari esker lau lan ekoiztu zirela, horien estreinaldia topaketetan eginez. Antolatzaileen barne-dokumentuetan garrantzia ematen zaio koprodukzioari, laguntza horren bidez antzerki taldeek beraien obrak topaketetan estreinatzea ekartzen baitu gehienetan.
Edizio honetan Katalina Eleizegi omendu zuten, bere bizitzari buruzko liburuxka argitaratu zen eta irrati lehiaketa ere idazle honi buruzkoa izan zen, irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai. Gainera, "Emakume egileak euskal antzerkian" izenpean, omenaldia egin zitzaien Janamari Malharin, Miren Nekane Arrizabalaga eta Maria Arizmendiri ere. Udalak liburuxka bana argitaratu zuen bakoitzari buruzkoa.
1994ko Ikusleen sari berezia Maskarada Taldeak irabazi zuen eta kartelaren egilea Iñaki Aliste izan zen, lehiaketa bidez.
Irrati lehiaketan Azpeitiko Jesusen Alabak Ikastetxeak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak eta Ataungo Jose Migel De Barandiaran eskolak bigarrena banatu zuten. Bigarren zikloko lehen saria Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen eta bigarrena Andoaingo Aita Manuel Larramendi Ikastolak.