- Artikulu hau aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Anartz Zuazua (Donostia, 1973[1]) euskal aktorea da.
Urte askotan Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea izan da.[2][3][4]
Ibilbidea
Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean zuzendaria izan zen. 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako aktoreak Mikel Sarriegi (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel), Anjel Alkain, Ixabel Agirresarobe (baserriko amona) eta Egoitz Lasa (baserriko semea) izan ziren. Gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu izan ziren.
Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen eta emanaldiak 180 izan baitziren.[5]
ETB 1eko umorezko telebista-saio Wazemank arrakastatsuan ere parte hartu zuen, besteak beste, Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ixabel Agirresarobe, Asier Sota eta Aitor Gabilondo aktoreekin.
Filmografia
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Kanpo estekak