Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen. Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.[2]
Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka, eta William Shakespearekin batera, literaturaren arlo guztietan gehien saldu duen idazletzat.[3]Bibliak bakarrik gainditu du haren liburuen salmenta eta gaur egun munduan gehien itzultzen den egilea da: haren eleberriak gutxienez 103 hizkuntza ingurura itzuli dira.
The Mousetrap ("Satartea") antzezlanak denbora gehien irautearen errekorra du munduan. 1952koazaroaren 25ean estreinatu zen Londresen, eta 2020ko martxoaren 16a arte taularatu zen, covid-19ak sortutako pandemiarengatik eten zen arte; hala ere, 2021eko maiatzaren 17an berriz antzezten hasi zirenez, 2022ko azaroan, haren 28.915 ekitaldi eskaini dira.[4] Antzezlan hori euskaraz ere egin da.
Haren liburu eta ipuin gehienak zinera eraman izan dira; horietako batzuk, behin baino gehiagotan (Murder on the Orient Express, Death on the Nile eta 4.50 From Paddington). Bestalde, telebista, irrati, bideo-joko eta komikietara ere egokitu izan dira.
Agatha Mary Clarissa Miller 1890eko irailaren 15ean jaio zen Torquayen (Devon, Ingalaterra). Aita Frederick Alvah Miller Estatu Batuetakoburtsaren artekaria zuen, eta ama, Clarissa Margaret Boehmer, Britaniar Armadako kapitain baten alaba. Azken hori, amaren parteko izeba batekin —amerikar aberats baten bigarren emaztea zen— bizitzera bidali zuten. Margaretek bertan Agatharen aita ezagutu zuen, bere aitaordearen semea baitzen, eta ezkondu egin ziren. Aitak estatubatuar naziotasuna izan arren, Agathak ez zuen inoiz herritartasun bikoitzik eskatu.
Hiru senideetan gazteena izan zen: Margaret Frary Miller (1879-1950), Madge deitua, bera baino hamaika urte zaharragoa eta Louis Montant Miller (1880-1929), Monty deiturikoa, hamar urte zaharragoa. Gurasoek ikasketak etxean egitea nahi izan zuten[5] eta irakurri, idatzi eta matematika ikasteaz gain zenbait musika instrumentu jotzen ere ikasi zuen[6]. Gainetrak, txikitatik amak idaztera bultzatu zuen. Hamaika urte zituela, aita hil zitzaion; hamasei urte egin zituenean, Parisko eskola batera joan zen eta bertan abesten, dantzan eta pianoa jotzen ikasi zuen.[6]
Literaturako hasierak eta Lehen Mundu Gerra
Gaztaroan zenbait istorio eta nobela bat idatzi zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.[6]
Haren lehen ezkontza, batere zoriontsua izan ez zena, 1914koEguberri Egunaren bezperan izan zen Archibald Christie koronelarekin, Royal Flying Corpseko abiadorea.[2] Bikoteak alaba bat izan zuen, Rosalind Hicks.
Lehen Mundu Gerran, Agathak ospitale batean egin zuen lan eta ondoren, farmazia batean, senarra Frantziara bidali zuten urteetan.[7] Lanpostu horiek haren lanean eragina izan zuten, haren eleberrietako hilketa asko pozoien bidez gauzatzen baitira.[2] Archie 1918ko irailean itzuli zuten Britainia Handiara, Aire ministerioan koronel gisa eta biak Londresera joan ziren bizitzera.[6]
Wilkie CollinsenThe Lady in White eta Ilargi-harriak eta Arthur Conan DoylerenSherlock Holmesen lehen istorioak irakurri ondoren, Christie detektibe-istorioen jarraitzaile bihurtu zen. Horrela, 1920an Stylesko gertaera misteriotsua bere lehen detektibe-istorioa idatzi zuen: hor, Hercule Poirot detektibea aurkeztu zuen, Belgikako alemaniarren inbasioaren ostean Britainia Handian errefuxiatu zen belgikar polizia ofizial ohi gisan irudikatua, haren «bibote bikain» eta arrautza itxurako buruagatik ezaguna.[6]
Eleberria sei argitaletxek bota zuten atzera eta, azkenik, The Bodley Head etxeak kaleratu zuen, amaiera aldatzeko baldintzapean.[8] Gerra amaiera aldera, Archiek Royal Air Force utzi zuen eta Londreseko finantza sistema lanean hasi zen, nahiko soldata baxuarekin.[6] Argitaletxe berak bigarren eleberri The Secret Adversary (1922) argitaratu zion: detektibe pare berria ekarri zuen, Tommy eta Tuppence Beresford. Hirugarrenak, The Murder on the Links (1923), Poirot berreskuratu zuen. Bikoteak 1919an jaiotako alaba Rosalind Agatharen ama eta arreba batekin utzi zuen, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria eta Hawaiira bidaiatzeko, Britainiar Inperioaren Erakusketa sustatzeko helburuarekin.[9]Waikikin surfean ibili ziren lehen britaniarretakoak izan ziren.[10][1]
Desagerpena
1926. urtearen bukaeran, senarrak Nancy Neele izeneko beste emakume bat maite zuela aitortu eta dibortzioa eskatu zuen. Urte horretako abenduaren 3an bikotearen liskar baten ondorioz, Agatha hamar egunean desagertu zen, Sunningdalen (Berkshire) zen bitartean. Gertakariak zalaparta handia sortu zuen garaiko prentsan.
Haren autoa Newland's Cornereko (Surrey) harrobi batean utzia aurkitu zuten. Azkenean, Agatha Christie Harrogateko hotel batean aurkitu zuten, Swan Hydropathicen (gaur egungo Old Swan Hotel), bere senarrak engainatu zuen emakumearen izenpean.[2] Agathak ez zuen bere desagerpenari buruzko azalpenik eman nahi izan. Medikuek amnesia zuela esan zuten arren, jendearen artean hainbat zurrumurru zebiltzan. Batzuek pentsatzen zuten urte hasieran amaren heriotzaren eta senarrak izandako desleialtasunak eragindako nerbio krisialdiaren ondorioa zela; beste batzuek, ordea, publizitatea lortzeko trikimailu bat zela esaten zuten. Senarraz mendekatu nahi zuela ere esaten zen, poliziak bera hil zuela pentsatzeko muntatu zuela desagerpenaren kontu guztia.[11]
1928andibortziatu ziren eta Archie Nancy Neelerekin ezkondu zen. Agathak alaba Rosalinden zaintza lortu zuen eta Christie deitura mantendu zuen idazketarako. Ezkontzan zehar, sei eleberri argitaratu zituen, ipuin bildumak eta zenbait aldizkaritan hainbat istorio labur. Ama-alabak Kanariar Uharteetara joan ziren, eta hor The Mystery of the Blue Train idatzi. 1928. urtearen amaieran, Agathak Mary Westmacott izenpean Giant's Bread lehen eleberria idatzi zuen, detektibeen generotik at, finantza arrazoiengatik lan egitera behartuta dagoen konpositore bati buruzko fikziozko lana.[12]
Bigarren ezkontza
1930ean Max Mallowan arkeologoarekin ezkondu zen, bera baino hamalau urte gazteagoa zena.[1]Ekialde Hurbilera egin zituen bidaietara lagundu zion, eta lurralde horiek, gero, bere eleberri batzuen eszenatokia izan ziren. Beste nobela batzuk, Eta ez zen alerik geratu("Hamar beltx"), adibidez, Torquayn eta horren inguruetan kokatu ziren, han hazi baitzen. Hamar beltx historiako misteriozko eleberri salduena da, eta garai guztietako libururik salduenetako bat da.[13]Orient Expresseko hilketa, 1934ean idatzitako eleberria, Istanbulen (Turkia), Pera Palace hotelean idatzi zuen, trenbidearen hegoaldeko geltokian. Hotelak Christieren gelari eusten dio, egilearen oroigarri gisa.[14]
Christie Chelsean bizi izan zen, hasieran Cresswell Placen eta gero, Sheffield Terracen. Bi onibarrak plaka urdinez markatuak dira. 1934ean Winterbrookeko Winterbrook House erosi zuten, Wallingfordeko hiri komertzial txikiaren ondoan dagoen herrixka batean, eta Cholseyko eta Berkshireko mugen barruan.[15]
Bere bizileku nagusia izan zen, eta Christiek bere idazkeraren zatirik handiena egin zuen lekua. Bikotea hasieran zoriontsua izan zen, baina urteak pasa ahala garraztu egin zen harremana Mallowanen etengabeko abenturak zirela eta. 1977an, Agatharen heriotzaren hurrengo urtean, Barbara Parkerrekin ezkondu zen Mallowan.
1950eko hamarkadaren hasieran, bizi-erritmoa murriztu eta gutxiago idatzi zuen, nahiz eta antzerki-ekoizpenei eskaini zien denboraren zati handi bat. The Mousetrap (1952), haren antzezlan famatuenak, hogeita hamar urte bete zituen taula gainean 1982an St. Martin Antzokian, LondreskoWest Enden.[16]
1971tik aurrera osasun arazoak izaten hasi bazen ere, idazten segitu zuen. 1975ean, bere burua gero eta ahulago sumatzen zuenez, bere antzezlan arrakastatsuenaren (The Mousetrap) eskubideak eman zizkion bilobari.[17] Azkenean, 1976kourtarrilaren 12an hil zen, 85 urte zituela, arrazoi naturalengatik, Winterbrookeko etxean. Cholseyn lurperatu zuten.[18]
Idazkera
Agatha Christieren liburu gehienak "whodunit" estiloan garatuta daude, hau da, irakurleak hiltzailea zein den asmatu behar du eta horretarako idazleak zenbait aztarna ematen dizkio istorioan zehar. Ingalaterrakogizarte klase ertain eta altuaren ingurugiroan kokatuta daude.
Detektibeak hilketa batekin topo egiten du: hortik aurrera susmagarri guztiak banaka itaundu, hilketaren eszenatokia aztertu eta aztarna guztiak zerrendatu ditu, irakurleari bere kabuz guztia analizatu eta misterioa argitzeko aukera doi bat emanez. Bat-batean, istorioaren erdialde edo bukaera aldera, susmagarrietako bat hil egin da, ziurrenik hiltzailea nor den jakinik, hark isilarazi egin nahi izan duelako. Azkenik, detektibeak susmagarri guztiak bildu eta pixkanaka guztia azalduz doa, bidean hilketari lotuta ez dauden baina misterioa argitzen laguntzen duten susmagarrien sekretuak kontatuz.
Hilketak oso burutsuak dira kasu batzuetan, iruzur eta amarruz josiak. Agatha Christieren eleberriek, gainera, atmosfera estu eta suspense psikologiko handia izatearen ospea dute.
Birritan gertatu da hiltzailea istorioaren narratzailea bera izatea, eta lau aldiz utzi dio justiziaren eskuetatik ihes egiten (horietatik hirutan, gainera, delitua inplizituki onetsi egiten zuen).
Lanak
Inspirazio-iturri izan zituen egiazko toki batzuk
Abney Hall
Abney Hall 1847an eraikitako viktoriar estiloko mantsio bat da, Manchester hiriaren aldirietan kokatua. Gaur egun erakunde publiko baten bulegoak hartzen baditu ere, etxe honek izandako azken jabe pribatua, James Watts, Agatha Christieren koinatua izan zen. Horrela, ba, Agatha Christiek maiz egin izan zituen bisitak bere ahizpa eta koinatuarena zen etxe honetara, eta bertan zegoela bere bi obra idatzi zituen: After the Funeral eleberria eta The Adventure of the Christmas Pudding istorio laburra. Halaber, Agatha Christie mantsio honetan inspiratu zen "Chimneys" izeneko landa-etxea irudikatzeko. Landa-etxe hori The Secret of Chimneys eta The Seven Dials Mistery eleberrietan agerrarazten du.[19]
Burgh Island
Burgh Island itsasgorako uharte bat da (alegia, itsasgora denean urpean geratzen den hondartza baten bidez lotua dago lur nagusira eta, beraz, soilik itsasgora denean bihurtzen da uharte), Ingalaterrako Devon konderriaren hegoaldeko kostan dagoena, Bigbury on Sea herritik hurbil, lur nagusitik 250 metrora. Gaur egun, uhartean zenbait eraikin daude; horietatik handiena, Art Déco estiloko Burgh Island Hotel deritzona.
Uharte honetan inspiratu zen Agatha Christie Eta ez zen alerik ere geratu nobela (And Then There Were None) eta Evil Under The Sun nobela idazteko.[20]
Obra guztiak, kronologikoki zerrendatuta
Jatorrizko hizkuntzan argitaratu zen urtea eta jatorrizko izenburua (ingelesez)
Roger Ackroyden Hilketa (The Murder of Roger Ackroyd). Igela argitaletxea, 2004. Itzulpena, Ainhoa Eder Zabala.
Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None). Igela argitaletxea, 2005. Itzulpena, Koro Navarro. Txertoa argitaletxeak 1990ean Hamar beltx izenburupean argitaratuta zeukan nobelaren euskaratze eguneratua da
Вторая черемисская войнаОсновной конфликт: Черемисские войны Дата 1571—1574 Место современные Марий Эл, Чувашия, Нижегородская область, Татарстан Причина жёсткая политика царской власти по отношению к марийцам, рост повинностей, произвол чиновников Итог победа царских во...
Cette liste des ministres françaises recense, par présidence ou par gouvernement, toutes les femmes qui ont été membres d'un gouvernement, depuis les années 1930. Les femmes constituent au début des exceptions au sein de la vie politique française. On ne compte au départ que des secrétaires d'État ; il faut attendre 1947 pour qu'une femme soit ministre de plein exercice, et 1974 pour la deuxième. En 1974, Valéry Giscard d'Estaing est le premier président de la République à...
Heteromyids Periode Early Miocene–Recent PreЄ Є O S D C P T J K Pg N ↓ Heteromyidae Tikus kanguru Fresno (Dipodomys nitratoides)TaksonomiKerajaanAnimaliaFilumChordataKelasMammaliaOrdoRodentiaUpaordoCastorimorphaFamiliHeteromyidae Gray, 1868 SubfamiliDipodomyinae Heteromyinae Perognathinaelbs Heteromyidae adalah sebuah famili hewan pengerat yang mencakup tikus kanguru, Microdipodops, dan Heteromys. Kebanyakan Heteromyidae hidup di galian-galian kompleks di daerah-daerah gurun dan pad...
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Februari 2023. Artikel atau sebagian dari artikel ini mungkin diterjemahkan dari List of accolades received by Dil Dhadakne Do di en.wikipedia.org. Isinya masih belum akurat, karena bagian yang diterjemahkan masih perlu diperhalus dan disempurnakan. Jika Anda mengua...
Pour les articles homonymes, voir Thorigny. Torigny-sur-Vire redirige ici. Torigni-sur-Vire Le château des Matignon Administration Pays France Région Normandie Département Manche Arrondissement Saint-Lô Commune Torigny-les-Villes Intercommunalité Saint-Lô Agglo Statut commune déléguée Maire délégué Mandat Claude Gallier 2020-2026 Code postal 50160 Code commune 50601 Démographie Gentilé Torignais Population 2 339 hab. (2021) Densité 777 hab./km2 Géographie Coord...
Liga Utama InggrisMusim2021–2022Tanggal13 Agustus 2021 – 22 Mei 2022JuaraManchester City(gelar ke-6 Liga Utama Inggris)(gelar ke-8 liga Inggris)DegradasiBurnleyWatfordNorwich CityLiga Champions UEFAManchester CityLiverpoolChelseaTottenham HotspurLiga Eropa UEFAArsenalManchester UnitedLiga Konferensi Eropa UEFAWest Ham UnitedJumlah pertandingan380Jumlah gol1.071 (2,82 per pertandingan)Pencetak golterbanyakMohamed SalahSon Heung-min(masing-masing 23 gol)Penjaga gawangterbaikAlissonEder...
Cet article est une ébauche concernant une chanteuse finlandaise. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Marion RungMarion Rung en 1962.BiographieNaissance 7 décembre 1945 (78 ans)HelsinkiNationalité finlandaiseActivité ChanteusePériode d'activité depuis 1961Autres informationsLabels Philips Records, EMIDistinction Special-Emmamodifier - modifier le code - modifier Wikidata Marion Rung (née ...
Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Go Your Way lagu – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Go Your WayRegular Edition coverLagu oleh CNBLUEdari album WaveDirilis28 Agustus 2013 (2013-08-28)FormatCD singel, Unduhan d...
ХристианствоБиблия Ветхий Завет Новый Завет Евангелие Десять заповедей Нагорная проповедь Апокрифы Бог, Троица Бог Отец Иисус Христос Святой Дух История христианства Апостолы Хронология христианства Раннее христианство Гностическое христианство Вселенские соборы Н...
1939 French film directed by Jean Renoir For other uses, see The Rules of the Game (disambiguation). The Rules of the GameTheatrical release posterDirected byJean RenoirWritten byJean RenoirCarl KochProduced byClaude RenoirStarringNora GregorPaulette DubostMila ParélyMarcel DalioJulien CaretteRoland ToutainGaston ModotPierre MagnierJean RenoirCinematographyJean BacheletEdited byMarguerite RenoirMarthe HuguetMusic byJoseph KosmaRoger DésormièreProductioncompanyNouvelle Édition FrançaiseDi...
Australian politician SenatorFatima PaymanPayman in 2022Senator for Western AustraliaIncumbentAssumed office 1 July 2022Preceded byBen Small Personal detailsBornc. 1995Kabul, AfghanistanPolitical partyLabor Fatima Payman (Persian: فاطمه پیمان; born c. 1995) is an Afghan-born Australian politician[1] who has served as senator for Western Australia since 2022.[2] Representing the Labor Party, she became the Australian Parliament's first hijab-wearing Mu...
French statesman Louis BuffetPrime Minister of FranceIn office10 March 1875 – 23 February 1876PresidentPatrice de MacMahonPreceded byErnest Courtot de CisseySucceeded byJules Dufaure Personal detailsBorn26 October 1818MirecourtDied7 July 1898(1898-07-07) (aged 79)ParisPolitical partyNone Louis Joseph Buffet (French pronunciation: [lwi byfɛ]; 26 October 1818 – 7 July 1898) was a French statesman. He was born at Mirecourt, Vosges. After the revolution of February 1848...
American college football season This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 2024 Eastern Michigan Eagles football team – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2024) (Learn how and when to remove this message) 2024 Eastern Michigan Eagles footballConferenceMid-American ConferenceRecord0–...
Short-lived state in Ireland This article is about the historical Irish Republic of 1798. For the current state, see Republic of Ireland. For other uses, see Ireland (disambiguation). Irish Republic1798 Flag Coat of arms Motto: Liberty, Equality, Fraternity, Union1794 map of IrelandStatusSister republic of the French RepublicCommon languagesIrish, EnglishGovernmentPresidential federal republicPresident • 1798 John Moore Historical eraFrench Revolutionary Wars• Arr...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Military history of Ireland – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (June 2009) (Learn how and when to remove this message) Part of a series on the History of Ireland Chronology Prehistory Protohistory 400–795 795–1169 1169–1536 1536–1691 1691–...
Province of China Not to be confused with the unrelated province of Hubei or the cities of Hebi, Henan and Hefei, Anhui. 冀 redirects here. For the surname, see Ji (surname 冀). For other uses, see Hebei (disambiguation). This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Hebei – news · newspapers · books · scholar...
Suasana pitstop NASCAR di Richmond tahun 1985. Richmond International Raceway merupakan sebuah sirkuit balap di Amerika Serikat yang terletak di Richmond, Virginia. Sirkuit ini memiliki panjang 1,2 km dan memiliki kapasitas penonton sekitar 97.912 orang. Pertama kali dibuka pada tahun 1946 dan saat ini menjadi tempat penyelenggaraan balapan NASCAR bertajuk Crown Royal Presents The Your Name Here 400 dan Air Guard 400. Pembalap yang paling sering menang disini adalah Richard Petty dengan raiha...