Berkshire Ingalaterrako hegoaldean dagoen konderria da, Hego-ekialdeko Ingalaterrako eskualdean (Erresuma Batua) kokatuta. 1930 urtetik, Royal County of Berkshire izena ere izan da, hortxe baitago Windsorreko gaztelua.
1.262 kilometro karratuko area du eta 2003an 803.657 biztanle zituen. Hiriburua Reading du.
Geografia
Mugakide hauek ditu: iparraldean Oxfordshire eta Buckinghamshire, ekialdean Londres Handia, hego-ekialdean Surrey, hegoaldean Hampshire et mendebaldean Wiltshire.
Konderriko lekurik altuena Walbury mendixka da, 297 metrokoa, Salisbury lautadako lekurik altuena.
Hiri nagusiak
- Reading: 232.662 biztanle (2001).
- Slough: 119.070 bz.
- Maidenhead: 78.000 bz.
- Bracknell: 50.131 bz.
- Wokingham: 30.403 bz.
- Windsor: 26.885 bz.
Barrutiak
- West Berkshire
- Reading
- Wokingham
- Bracknell Forest
- Windsor and Maidenhead
- Slough
Pertsonaia ezagunak
Kanpo estekak