Durham Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Ingalaterrako ipar-ekialdeako eskualdean dago. Hiriburua Durham du. Alde handiko lurraldea da: barneko partea apenas ez du biztanlerik baina itsas-ertzea urbanizatua da oso. Behin ikatz industriaren eremu nagusienetako bat zen.
Aparteko izena du Durhamek, konderria izatez -shire atzizkia behar zuelako. Arrazoia bere jauntxoen jatorrian dago, Durhamgo apezpiku-printzipeen konderria gaurko Durham baino handiagoa zen.
Durham konderriaren mugak, hauek dira: mendebaldean Peninoak, hegoaldean Tees ibaia, ekialdean Ipar Itsasoa eta iparraldean Tyne eta Derwent ibiak. Durham konderria konderri tradizionala, zeremoniala eta administratiboa da.
Pertsonaia ezagunak
Ikus, gainera
Kanpo estekak